Irakurketea sustatzea helburu, Foru Liburutegirako 2009. urterako kultur programa barria
2009-03-06 10:14 kulturbizJosune Ariztondok komunikabideen aurrean egindako agerpenean, aurtengo 2009. urterako programazinoaren barruko barrikuntza legez aitatu dau 'Bibliolagunak-Amigos de la Biblioteca' ekimenaren sorrerea; ekimen horrek irakurteko ohiturea sustatzea eta Liburutegiaren erabilerea eta Liburutegiko edukien eta erabileren ezagutza zabaltzea ditu helburu.
Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputaduak -Koikili Lersundi Athletic Club taldeko jokalaria, Gurutze Beitia aktorea eta Kirmen Uribe idazlea alboan zituala- aurkeztu dau 2009an Foru Liburutegian egingo dan kultur programazio barria, Foru Liburutegiaren instalazino eraberrituetan.
Aurkezpeneko ekitaldian Josune Ariztondok aitatu dau Foru liburutegia lurralde historiko guztirako kultur erreferentzia dala eta Aldundiak instalazino horreen balio gehigarria bultzatzeko borondate finkoa dauela, instalazino horreetako agirien zaintza eta ikerkuntzako eginkizun garrantzitsuaren osogarri izango diran jarduera barriak sortuz.
Josune Ariztondok komunikabideen aurrean egindako agerpenean, aurtengo 2009. urterako programazinoaren barruko barrikuntza legez aitatu dau 'Bibliolagunak-Amigos de la Biblioteca' ekimenaren sorrerea; ekimen horrek irakurteko ohiturea sustatzea eta Liburutegiaren erabilerea eta Liburutegiko edukien eta erabileren ezagutza zabaltzea ditu helburu.
Aldundiko kultur arduradunak nabarmendu dituan barrikuntzen artean 'Irakurketa Txokoak-Club de Lectura' izenekoak dagoz, 'kulturan oro har eta bereziki irakurketan interesautako personak, eta bestetik esperientziak, sentsazinoak eta gogoetak alkarregaz konpartiduteko gogoa dabenak be, batu nahi dituen irakurketa-guneak' izango diranak.
Euskeraz eta gaztelaniaz garatuko diran 'Irakurketa Txokoak' izeneko horreetan hainbat idazlek hartuko ei dabe parte, besteak beste, Kirmen Uribek, Mikel Alvirak, Juan Basek, Unai Zorrozuak, Goizalde Landabasok, Miren Agur Meabek eta Jose Luis Urrutiak; Josune Ariztondok eskerrak emon gura izan deutsez horreei guztiei Aldundiaren kultur ekimen barri honetan parte hartzeagaitik.
Amaitzeko, liburutegiaren eremuaren barruan martitik abendura bitartean gauzatuko diran jardueren aukera zabalaren barri emon dau Kulturako foru diputaduak. 'BizkaIdatz II. saria, euskal musika lirikoko emonaldiak, Picassoren 'Gernika'-ren zirriborroei buruzko erakusketea, heraldikeari eta genealogiari buruzko ikastaroak eta liburu-ilustrazinoei buruzko tailerrak dira, besteak beste, kultur gustu eta sentsibilidade guztietara zabaldutako programa honetan sartu doguzanak' adierazo dau Josune Ariztondok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!