'Bilbao Hiria' XXI. Pop Rock Lehiaketako kontzertuak udagoienera arte atzeratu ditue

Bizkaie! 2009-03-06 14:53   Musikea

Bilborock aretoa zarratuta egongo da apirilaren 1etik aurrera, bertan egin beharreko obrak dirala eta. Modu horretan, 'Bilbao Hiria' XXI. Pop Rock Lehiaketako kontzertuak udara arte atzeratu behar izan dira. Aretoa hobetzeko eta erabarritzeko lanetarako aurrekontua 600.000 eurokoa da, Bilboko Udaleko iturriek gaur iragarri dabenez.

Azpiegiturak eta teknologia barrituko dira, aretoa erabilten daben taldeen eta ikusleen mesederako. Tokiko Inbertsinorako Estaduko Funtsaren barruko 2009ko Inbertsino eta Enplegu Planak finantzauko ditu obrak, bai eta Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak be, berak gestionetan dauelako Bilborock.

Apirilaren 7an, 11 urte beteko ditu Bilborockek kontzertu areto moduan. Holan, 'hainbat gauza zahar geratu dira eta konpondu beharra dago, luzaroago irauteko. Aldaketa teknologiko batzuk be egingo dira, egungo egoerara egokituta, eta teknologia digitala sartuko da soinuan eta irudian. Ganera, aretoaren irudia be aldatu eta instalazinoetako segurtasuna hobetuko da'.

Modu horretan, Bilborock aldi baterako zarratuko danez, udagoienera arte atzeratuko da 'Bilbao Hiria' XXI. Pop Rock Lehiaketea, obrak garagarrilaren amaiera aldean amaituko ei dira eta. Lehiaketan aukeratutako taldeen emonaldiak irailean hasiko dira.

Aurten 1.019 taldek aurkeztu ditue euren maketak, lehiaketan parte hartzeko: 687 taldek pop rock kategorian, 249k metalean eta 83k joera barrietan. Epaimahaiko kide adituek maketa guztiak entzun eta 48 banda aukeratu ditue. Talde horreek zuzenean joko dabe Bilborockeko eszenatokian irailean hasita. Bilborockeko webgunean bigarren faserako talde aukeratuak dagoz ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu