Eustatek webgunea barriztau dau

Bizkaie! 2009-03-09 13:56

Euskal Estatistika Institutuak webgunearen (www.eustat.es) aldaketearen helburua estadistikako edozein datu topetako orduan erabiltzaileak ahalik eta modurik errazenean lan egitea da eta, bide horretan, webgunea Euskal Autonomia Erkidegoko estadistikako informazino ofizialaren erreferentzia bihur daiteke.

Euskal Estadistika Institutuak webgunea (www.eustat.es) barriztau dau. Aldaketearen helburua estadistikako edozein datu topetako orduan erabiltzaileak ahalik eta modurik errazenean lan egitea da eta, bide horretan, webgunea Euskal Autonomia Erkidegoko estadistikako informazino ofizialaren erreferentzia bihur daiteke.

Eustaten arduradunek jakinarazo dabenez, diseinuko azken joerak sartu dira webgunean, infografia eta osogai grafiko gehiagogaz eta edukien banaketa eta handitze barriakaz. Eustaten webguneak ia bost miloe sarrera eta 800.000 erabiltzaile izan zituan 2008. urtean.

Eustaten webgune barriak datu estadistiko ugari ditu: biztanleria, ekonomia, gizartea, lurraldea eta ingurumena, informazinoaren gizartea, I+G+b eta abar. Ganera, estadistikako eragiketen alderdi metodologikoen informazino garrantzitsua eta erakundeen informazino guztia be jasoten ditu.

Atal batean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) adierazle nagusiak, datuak, mapak eta kale-izendegiak ditu. Sarritan egiten diran galderak, KPI, biztanleria udalerrien arabera eta 'Jakingarriak' atala dira web barriaren erabiltzaileentzako informazino erabilgarrienetarikoak.

Beste atal batzuen artean dagoz prentsa zerbitzua, udal informazinoa, Euskadi Europako Batasunean, emakume eta gizonen arteko bardintasuna, eskola webgunea, zentsu historikoak eta Agiritegia.

Atal nagusiak

'Nobedadeak' atala da webgune barriko aitagarriena. Eustatek sortutako informazinorik barriena argitaratzen da bertan, prentsa-oharrak, estadistika-taulak, adierazle grafikoak edota datu-bankua.

Azpian, erabiltzaileek EAEko adierazle nagusiak izango ditue, hau da, BPG, jarduera eta langabezia-tasak, KPI, IPI edota internet erabiltzaileak.

Informazinoa gaiaren arabera topetako aukerea be diseinu barriaren beste protagonistetariko bat da.

Datu-bankuak Eustatek eta zenbait kanpo-iturrik egindako estadistikako eragiketen informazinoa batzen dau. Udal datuen atal horrek malgutasun handiko tresna izan gura dau EAEko 251 udalerrietako egungo errealidade estadistikoa eta bilakaera historikoa ezagutzeko. Udalerri bakotxeko informazinoaz gan, eskualdekako informazinoa be topau daiteke. Danetara, 200 adierazle inguru dira, aukeraketa errazteko 13 gai-arlotan sailkatuta.

Azkenik, eta intereseko beste gauza askoren artean, emakume eta gizonen arteko bardintasunaren atala dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu