Before the Devil knows you're dead
2008-07-07 10:52 Zinema kritikakFilmaren abiapuntua korapilatsua izan ez arren, lehenengo momentuetan hartzen dauen thriller itxurea nahiko engainagarria da. Izan be, filmaren ardatza personaia ustel eta galtzaileen ganeko istorio batean oinarritzen da.
Lekeitioko Udalak eta Bilboko Eleiz Artearen Museoak erakusketa bat inaugurau dabe Santa Maria eleizan
2008-07-04 15:35 KultureaSanta Maria eleizearen esparru osoagaz integraturik eta aldi berean isolaturik dagoan toki batean kokaturik dago erakusketea. 1250etik 1900era arte, garai erromantikotik garaikidera bitarteko Lekeitioko artearen historia batzen dituen 32 artelanek osotzen dabe erakusketea, eta abuztuaren 31ra bitartean izango da ikusgai.
Edoskitze naturala posible ez danean
2008-07-04 15:29 Jan edanakEdozein arrazoi dala eta, amak umeari titia emon ezin edo gura ez dauenean, edoskitze artifiziala egiten da, esne bereziakaz biberoien bitartez. Badira lehen lau hilebeteetarako saltzen diran esne edo formula bereziak be. Amaren esnearen antzekoagoak izan daitezan, behi-esnea moldatu egiten da.
Pasilekua orain!
2008-07-04 14:58Jarduera sozial eta kulturalak egin gura dituen gazte belaunaldi oso bat azpiegitura publiko barik dago, espazio erreferentzialik barik.
Danetara, 500 gaztek baino gehiagok hartuko dabe parte auzolandegietan uda honetan
2008-07-04 14:40Auzolandegien helburu nagusia, toki desbardinetatik heldu eta gizarte-maila desbardinetakoak diran gazteei alkarregaz biziteko eta alkar ezagutzeko aukerea emotea da, aurreretxiak gainditzeko lagungarria dan borondatezko esperientzia bateratu baten bidez.
Iker eta Ane dira izen erabilienak Euskal Autonomia Erkidegoan azken hiru urteetan
2008-07-04 14:29Ane da oraindino neska izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena azken hiru urteetan; bigarren Irati dator, hirugarren Naroa, eta gero June, Uxue, Leire eta Nahia. Ikerrek ere eutsi egin deutso gurasoen gustukoena izateari, eta ondoren, Jon, Unai, Ander, Mikel eta Oier, Eustatek gaur jakinarazo dauenez.
Iñaki Goenaga Fundazinoak 255 espezializazino-beka eskaini ditu
2008-07-04 14:14Bekadunak ikerketa-proiektuan sartuko dira. Urriaren 20tik aurrera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko zentroren batean egin beharko dabe lan. Izena emoteko epea garagarrilaren 29ra arte egongo da.
'Metropolis' film klasikoaren argitaratu bako kopia bat topau dabe Buenos Airesen
2008-07-04 11:02 BarriakBuenos Aireseko Pablo Ducrós Zinemaren Museoak Fritz Langek 1927an filmau eban 'Metropolis' klasikoaren kopia bat topau dau bere artxibategian. Kopia horrek badau berezitasun bat, argitaratu bako irudiak. Klasikoen arteko klasiko hau espresionismo alemanaren harribitxia da eta gizartearen ikuspegi apokaliptikoa emoten dau.
834 urte beharko dira euskerea unibersala izateko
2008-07-04 10:56 Euskerea berbagaiDatuen arabera, 15 urtez % 1,6ko hazkundea baino ez dogu izan. ‘Hamabost urteotan lortu ahal izan dan proiekzinoa etorkizunera egiten badogu jaubetuko gara erritmoa onartezina dala euskerearen normalizazinoa nahi badogu, 835 urte beharko geunkezalako ezagutza unibersalera heltzeko’.
The Manhattan Transfer taldeak zabalduko dau Getxoko XXXII. Nazinoarteko Jazzaldia
2008-07-03 15:45 MusikeaEuskal Herriko jazz jaialdien denporaldiari hasierea emonaz, Getxoko XXXII. Nazinoarteko Jazzaldia garagarrilaren 7tik 12ra izango da eta aurtengo kontzertu nagusiak John McLaughlin, Arturo Sandoval, Archie Shepp, Avishai Cohen eta Iñaki Salvador musikari handiek eskainiko ditue.
Ardaoaren Osogai Aktiboen Nazinoarteko 1. (WAC) Topaketea Beunen (Frantzian)
2008-07-03 14:45 Jan edanakSano arrakastatsua izan da topaketa hau antolatzaileen esanetan. Arrakastearen adierazgarri, bertaratu ziran 21 herrialde desbardinetako espezialistez gan, informazinoaren kalidadea eta dibersidadea.
Harresiak Apurtuz errefuxiatuen giza eskubideak urratzen dituan EBk onartutako Itzulera Zuzentarauaren kontra
2008-07-03 12:14Itzuleraren Zuzentarauak urratu egiten dau tortura eta bestelako tratu edo pena krudelen, ankerren edota umiliagarrien kontrako Konbentzinoa, baita Oinarrizko Giza Eskubideak eta Askatasunak babesteko Europako Konbentzinoa be.
EHUk Lekuonaren 'Ibaiak basamortuan' poema-liburua plazaratu dau
2008-07-03 11:35 KultureaObreak Juan Mari Lekuona (Oiartzun, 1927 - Donostia, 2005) hil zan momentuan lantzen egoan poemak batzen ditu eta ordutik kaleratzen dan lehenengo lana da.
Jazz, blues eta musika baltza Bergaran, garagarrileko barikuetan
2008-07-03 11:01 MusikeaBergarako Udalak antolatuta eta bertako Zuhaizti tabernearen laguntzinoagaz, jazz, blues eta musika baltzaren inguruko proposamen musikalak antolatu ditue garagarrileko bariku guztietan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doban. Kontzertuok 22:30etan hasiko dira.
Alaitz Arenzanak eta Maria Ibarretxek irabazi dabe Argazklik Argazki Lehiaketea
2008-07-02 15:00Adelina Moya historialariak, Aimar Arriola komisarioak eta Azucena Vieites artista eta Erreakzioa/Reacción kolektiboaren kideak osoturiko epaimahaiak Dios es una chavala manca II lana 3.000 eurogaz saritu dau.
Sopelanako Lasterketa Nudistea garagarrilaren 5ean
2008-07-02 14:49Euskal Naturista Elkarteak, ENE-k, Sopelanako lasterketa nudistea antolatu dau aurten be, Patxi Ros garaikurra. Garagarrilaren 5ean, zapatuan, egingo da lasterketea, eguerdiko 12:00etan, Barinatxe Hondartzan (La Salvaje), Sopelana eta Getxo artean.
'Aurtengo Gorakada' Nafarroatik
2008-07-02 12:19 MusikeaGor diskoetxe nafarrak aspalditik martxan daukan ekimenaren lagin barri bat aurkeztu deusku. Euskal Herriko 'belaunaldi barriko' zazpi taldek eta Valentzia aldeko beste batek osotzen dabe Gor-ek, udako ziteari begira, argitaratu barri dauen 'Aurtengo Gorakada' disko-bildumea. Hamargarrena.
Eusko Jaurlaritzeak Euskerearen Erabilerea Normalizetako Plana onartu dau
2008-07-02 11:14 Euskerea berbagaiPlangintzaldi barrirako helburua euskerea laneko ohiko hizkuntza izatea da, administrazinoan hizkuntza ofizial bien bardintasunera joz. Plan barria helburu horretan oinarrituta egin da.
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntz eskubideei buruzko dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak
2008-07-02 10:30 Euskerea berbagaiKontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko legea garatzen dau dekretu honek; kontsumitzaile eta erabiltzaileek ondasun eta zerbitzuei buruzko informazinoa euskeraz zein gaztelaniaz jasoteko daben eskubidea alde batetik; eta, bestetik, EAEn jarduten daben enpresa zein establezimenduakazko hartu-emonetan bi hizkuntza ofizialetako edozein erabilteko daben eskubidea.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...