Artezblai argitaletxeak Josep Maria Miró i Corominaren ‘Hegazkin guztiak galtzen zituen emakumea’ antzezlana argitaratu dau
2010-06-30 12:06 KultureaArtezblai Argitaletxeak bere Antzerki Testu Bildumeari beste liburu bat gehitu deutso, Menorkako Ciutadellako Cercle Artistic-ek antolatzen dauen Premi Born de Teatreren azken irabazlearen euskerazko itzulpena, hain zuzen.
Artezblai Argitaletxeak bere Antzerki Testu Bildumeari beste liburu bat gehitu deutso, Menorkako Ciutadellako Cercle Artistic-ek antolatzen dauen Premi Born de Teatreren azken irabazlearen euskerazko itzulpena, hain zuzen. Josep Maria Miró i Corominak irabazi eban azken deialdi hau, katalanez idatzitako ‘La dona que perdia tots els avions’ testuari esker. Orain, ohikoa dan legez, antzezlan irabazlea euskeraz irakurgai dago ‘Hegazkin guztiak galtzen zituen emakumea’ titulupean eta Iñaki Ziarrustaren itzulpenagaz.
‘Hegazkin guztiak galtzen zituen emakumea’-ren hasieran bere etxera eroango dauen hegazkina hartzeko ordu gitxi gelditzen dirala, Sara Tropikoko ugarte baten uriburuko kolonial estiloko etxe zahar baten atarian jesarten da, haren enpreseak horra bialdu dauelako lan egitera. Sara turista profesionala da, hotelez hotel eta jantokiz jantoki dabilena Lehenengo Munduko Turismo enpresentzat eta aseguru-etxeentzat txostenak idazteko. Alboan maleta bi ditu: batean bere ekipajea dago, bestean etxe horretatik, antza abandonauta, hartu dituan objektu pertsonal batzuk, ugarte haretan argitu bako egoeran hil zan bere senarraren objektuak hain zuzen be. Sara, bere senarrak egin zituan argazki batzuk ikusi eta gero, itsu geratu da bat-batean. Berarengana ugarte Tropikal horretako emakume bat eta gizon bat hurreratzen jakoz asmo susmagarriakaz.
Premi Born de Teatre sariaren epaimahaiaren esanetan, 'ezohizko kalidade poetikoak amesetako giro mehatxugarri bezain hipnotikoa sortzen dau obra honetan. Elementu gitxi erabiliz, leku exotikoa eta urrunekoa, objektu sinbolikoak eta pertsonaia kezkagarriak kasu, antzezlan honek ikusle-irakurlea itotako gogoen mamuez eregitako errealidadea altzetan behartzen dau'.
Josep Maria Miró i Coromina (Vic, 1977) Bartzelonako Antzerki Institutuan dramaturgian eta zuzendaritzan lizentziatua, Kataluniako literaturan doktorea eta UAB-n Kazetaritzan lizentziatua da. Teatre Nacional de Catalunya-ko idazle egoiliarra da T6 Proiektuan (2010-2011 denporaldian). Bere testu eta ikuskizun propioak zuzendu ditu: Eva i Adam: El darrer Gènesis (Marc Artigau-gaz batera sortua eta zuzendua) eta Litúrgia E/XXI, biak Santa Maria de l’Estany Monasterioan Drames litúrgics izeneko zikloan taularatua. Hainbat ikuskizunetan Xavier Albertí-ren zuzendari laguntzaile ibili da.
Salmenta eta distribuzinoa: Yorick Liburudenda — 944 795 287 info@libreriayorick.com - www.libreriayorick.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!