Euskerearen erabilerea sustatzeko esperientzia pilotu aintzindaria egin da Berrizen udal beharginen artean
2010-06-28 12:34 Euskerea berbagaiBerrizko Udalak indarrean daukan euskerearen erabilerea sustatzeko planaren barruan, esperientzia pilotu aintzindaria egin da udal beharginen artean. Danetara, 21 lagunek parte hartu dabe. Helburua, udal langileek euren arteko egoera informaletan euskera gehiago erabiltea izan da.
Berrizko Udalak indarrean daukan euskerearen erabilerea sustatzeko planaren barruan, esperientzia pilotu aintzindaria egin da udal beharginen artean. Danetara, 21 lagunek parte hartu dabe. Helburua, udal langileek euren arteko egoera informaletan euskera gehiago erabiltea izan da.
Soziolinguistika klusterraren babespean sortu zan Eralan foroaren oinarriak erabiliz egin da esperientzia. Erabileran eragiten daben faktoreak aztertu eta horreekan zelan eragin ikertzeko foroa da. Berrizko Udalak foro horretako kide dan Ahize-AEK zerbitzu linguistikoaren laguntzinoa izan dau.
Lanerako Euskal Herriko Unibersidadeko Psikologia Fakultadeak landu dauen hiru saioetako metodologia erabili dabe. Lehenengo informazinoa emon, bigarrenik norbanakoaren esku itxi dabe besteakazko hartu-emonak zelan izan nahi dituen zehaztea, eta hirugarren zehaztutakoa praktikara eroan dabe.
Esperientzia pilotu honetarako izan daben hipotesia honakoa hau da: Erakunde bateko gizanabakoek modu esplizituan esan ezkero, besteakazko hartu-emonetan izan nahi dituen rolak zehaztu ezkero, besteei jakinarazo eta erakundeak onartu eta bere egiten baditu, tentsinoak eta gatazkak murriztu egiten dira eta baita horreen pertzepzinoa. Ondorioz, erabilereak gora egiten dau.
Datu orokorretan aldaketa positiboa emon da, eta proposatutako hipotesia baieztatu egin da. Erabilerearen pertzepzinoak gora egin dau. Datuetan ez eze, baita eretxi kualitatiboetan be. Langile batzuek autortu dabe euskera gehiago erabili dabela, eta beste batzuek adierazo dabe, euren eretxiz, lankideek euskera gehiago erabili dabela.
Era berean, azpimarratzekoak dira 'aldaketarako konpromisoa' eta 'kontrolagarritasuna', izan be, euskerearen erabilereak gora egiteko bi giltzarri nagusietakoak dira. 'Norbanakoak onartzea beste batek euskeraz egin nahi izatea' eta 'Norbanakoak dauen gaitasuna erabilerea oztopatzen daben faktoreetan eragiteko', hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!