Badator Mendebala
2010-06-30 15:27 MusikeaIX. Mendebala, honezkero sustraiak sakon dituan folk jaialdiak zazpi kontzertu dakarz aurten, danak doban. Aurtengo izarretako bat, Xabi Aburruzaga bizkaitarra izango da, oraintsu Ortigueirako Jaialdian, Runas Proiektua tarteko, joteko aukeratua izan dan artistea.
IX. Mendebala, honezkero sustraiak sakon dituan folk jaialdiak zazpi kontzertu dakarz aurten, danak doban. Lehenengo egunean, garagarrilaren 2an: Adarrots bizkaitarrek joko dabe, igazko Mendebala alkartearen lehiaketearen irabazleek; Oskorri eta Gwendalen eragina dabe disko barrian. Egun berean, Luar Na Lubre galiziarrek 'Ao Novo' zuzeneko lana aurkeztuko dabe. Aurten 25 urte dira taldea osotu ebela. Lehen eguna Bizardunak talde nafarrak zarratuko dau.
Biharamunean, garagarrilaren 3an, Xabi Aburruzaga Portugaleteko trikitilariak lan barria aurkeztuko dau. Kirmen Uriberen testuei jarritako musikea joko dau. Abestien bidez, Aburruzagak berarentzat bereziak diran lekuetara eroan nahi gaitu, irudimenezko bidaian buru-belarri sartuz. 'Denboraren naufrago' izeneko lanean berak egindako doinuak batu ditu, trikitia beste musika tresna batzuekaz buztartuta, berbarako, albokeagaz, txalaparteagaz, gitarreagaz, baxuagaz eta bateriagaz. Ondoren, Tejedor neba-arreba asturiarrek 'Musica Na Maleta' diskoa aurkeztuko dabe. Ondoren, Ermuko folk jaialdiaren azken irabazleak, Sokaide talde arabarrak, 'Ortozik' lana aurkeztuko dau. 2010eko Mendebala jaialdia zarratzeko ardurea, barriz, Fala Non Caduca talde asturiarrak izango dau.
Jaialdiko kontzertu guztiak dobanekoak izango dira, eta gaueko 22:00etan hasiko dira. Horrezaz gan, Sopuertako jaialdira doazenentzat, astegoienean kanpatzeko lekua jarriko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!