'Borrokatu eta irabazi' Hesian taldearen lan barria zuzenean
2010-06-28 15:53 MusikeaHamaika abestik osotutako diskoa da eta aurreko lanetan legez, amorrua eta itxaropena islatzen dabe abestiek. Hasieran ezarri eta aukeratutako norabidea jarraitzen dau taldeak, aldaketa esanguratsuak gehitu ditualarik. Duda barik, disko hau aurrerapausu garrantzitsua da taldearen soinua eta izakerearen sendotze bidean.
Taldearen ibilbidean azkenengo hilebeteetan jazotakoaren isla da diskoaren izenburua. 2008. urtean 'Herriaren Oihua' (GOR 2008) diskoagaz Euskal Herriko bazter guztiak astindu eta 130 kontzertu eskaini ondoren, zuzenekoak ixtegaz batera, taldea bere egituran aldaketei eusteko momentuan dago. Egoera honen aurrean, horixe da taldeak erabagi eta lortu dauena: 'Borrokatu eta Irabazi'.
Hamaika abestik osotutako diskoa da eta aurreko lanetan legez, amorrua eta itxaropena islatzen dabe abestiek. Hasieran ezarri eta aukeratutako norabidea jarraitzen dau taldeak, aldaketa esanguratsuak gehitu ditualarik. Duda barik, disko hau aurrerapausu garrantzitsua da taldearen soinua eta izakerearen sendotze bidean.
Diska barri hau, 2010eko maiatza eta bagila biartean Haritz Harreguyren eskutik grabau eta nahastua izan da Usurbilgo Higain estudioan. Hesian taldeak autoproduzidu eta autoeditau dau Creative Commons lizentziapean.
Diskoaren aurkezpen bira Bilboko Kafe Antzokian abiatu zan bagilaren 24an eta Leioan (Bagilak 25) eta Diman (Bagilak 26) jo ostean, ondoko herrietan joko dau Hesian taldeak datozen egunetan:
- Garagarrilak 2: Etxarriko Gaztetxean (Nafarroa).
- Garagarrilak 17: Zaldibian (Gipuzkoa).
- Garagarrilak 31: Zubietan (Nafarroa).
- Abuztuak 6: Gasteizeko (Araba) Matxete plazan.
- Abuztuak 14 Zizurkileko (Gipuzkoa) plazan.
- Abuztuak 28: Ripolleten (Barcelona - Catalunya).
- Irailak 4: Orozkoko (Bizkaia) plazan.
Informazino gehiago:
http://www.mundurat.net/hesian
http://www.myspace.com/hesian
http://es-es.facebook.com/people/Hesian-Taldea/100000789867646
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!