Milaka lagunek aldarrikatu dabe ‘euskaraz bai’
2008-12-15 10:17 Euskerea berbagai'Asko gara, eta asko egin dogu, gau-eskoletatik blogosfera euskaldunerako bidean hamaika izan dira pausoak'. Horregaz batera, euskerearen alde egotea ez dala nahikoa azaldu dau idazkari nagusiak, are gehiago, konpromisoak 'bakotxaren erantzukizunetik' zehaztu behar dirala azpimarratu dau. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak.
Gipuzkoako Aldundiak 2,9 miloe euro banatuko ditu euskerazko produktuen produkzinoa eta kontsumoa sustatzeko
2008-12-12 14:56 Euskerea berbagaiEuskerazko hedabideen kontsumitzaile kopurua handitu, euskal produktuen kontsumoa sustatu eta, udalen lankidetzearen bidez, euskerea bizibarritzeko ekintzak bultzatu nahi ditu Euskara Zuzendaritzeak.
Orain, Shanghai 2010 (I)
2008-12-12 14:13 BidaideGuzurra dala pentsau arren, urte bi barru 'Uri Ona, Bizitza Hobea' lelopean, urte birik behin antolatzen dan Erakusketa Unibersala Shanghain izango da. Hori dino autobus geralekuetako markesinetan agiri dan 'haibao' izeneko maskota urdinak. Baina Shanghai 2010eko maskotearen irribarrea ez dator bat autobusa itxaroten dagozanen jente piloaren arpegi serioakaz.
‘Zorion perfektua’, liburutik zinemara
2008-12-12 13:56 BarriakPausokak produzidu eta Barton Filmsek banatutako filmaren errodajea Zarautzen hasi zan zemendian, herri osoaren ikusmina sortuz, eta biztanleen lankidetzea lortuz. 'Anjel Lertxundi bertan bizi da eta istorio hau hor idatzi eban, horregaitik nahi neban nik Zarautzen filmau' -azaldu deutso Bizkaie!-ri Jabier Elortegi zuzendariak-.
Olaeta Balletaren ondare-fondoa Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dago
2008-12-12 11:48 KultureaAkordio horren helburuak 70 urtetik gorako bide luzean euskal jantzak, ballet klasikoa eta zazpi euskal lurraldeetako kultur ohituren irakaskuntzea ardatz izan dituan kutur talde ezagunak batu dauen ondare zabala gordetea, zabaltzea eta balorarazotea dira.
Euskal webgunerik ikusgarrienaren Buber Saria lortu dau botasarean.biz webguneak
2008-12-12 11:25Teknologia barriakaz eta Internetegaz lotura zuzena daben 300 pertsona inguru batu dira euskal webgune onenak saritzen dituan ekitaldian.
Euskadiko Mendiko Zinemaren I. Jaialdia egingo da abenduaren 15etik 20ra bitartean Gasteizen
2008-12-12 11:22 BarriakUriburu gasteiztarreko Europa Jauregian eskainiko dira jaialdiko emonaldi gehienak. Mendi jaialdiaren helburua bikotxa da: mendiaren ganeko filmak publikoari helarazotea eta dokumentu horreetako protagonistak eta egileak eurak be ikusleei hurreratzea. Danetara, 20 emonaldi eskainiko dira.
Bizkaiko Emakumeen Asanbladeak jasoko dau 2008ko Bardintasunerako Emakunde Saria
2008-12-12 11:16Asanbladea 1976. urtean sortutako mobimentu feministea da eta bere helburuak dira emakume eta gizonek bizitzaren alor guztietan eskubide bardinak izatea, bai hezkuntzan, osasunean, lanean, eta parte-hartze sozial eta politikoan be.
Berrizko Udalak patrikerako agendea argitaratu dau
2008-12-11 17:092009. urterako patrikerako agendea Berrizko argazki zaharrakaz osotu da eta gehienetan emakumea da protagonista. Agendako lehen orrietan, gainera, Maria Martina Ibaibarriaga Elorriaga nabarmentzen da, Manuel Martinez ezezinez ezaguna izan zan infanteriako teniente-koronela.
Bizkaiko 38 udalerritako merkataritza-gunek emon dabe izena Erakusleihoen Lehiaketan
2008-12-11 14:54Bilboko Merkataritza Ganbereak antolatzen dauen Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako 25. edizinoan 650 merkataritza-gunek parte hartu dabe.
Epaimahaiaren erabagia datorren urteko urtarrilaren 20an jakinarazoko da Bilboko Euskalduna Jauregian, sariak banatzeko egingo dan ekitaldian.
Kultur ikuskizunak doban Bilbon 2009an zehar 18 urte beteten dituenentzat
2008-12-11 14:26Kultura eta Hezkuntza Sailaren esanetan, gazteriari zuzenduriko txartel barriak, edade horretan erakargarritasun gitxien daben adierazpen artistikoakazko zaletasuna bulzatzatzea dau helburu, lehentasun kulturalakazko ikerketa desbardinen arabera antzerkia, opera, dantza edo jazza lako disziplina artistikoak, besteak beste.
Bermeon, merkataritzearen hizkuntza-egoerea ezagutzeko kanpainea abiarazo dabe
2008-12-11 13:25 Euskerea berbagaiBermeoko merkataritzearen hizkuntza-egoerea ezagutzeko helburuagaz, Udaleko Euskera Sailak 475 denda, taberna eta bestelako establezimentu bisitauko ditu. Jasotako datuak 2001ean egindako diagnostikoaren datuakaz alderatu eta Euskera Sailak eskaintzen dituan hizkuntza-zerbitzuak barriro ezagutzera emon eta zabalduko dira.
Loïck Peyronek Gitana Eightyren masta galdu dau
2008-12-11 11:40 Euskaldunak munduanVendee Globe estropadea hasi zanetik 31 egun pasau ondoren, Peyron bere ontziko masta galtzen dauen laugarren lehiakidea da.
Pakea Bizkaiaren etxerako bide luzea
2008-12-11 11:25 Euskaldunak munduanEz da erraza izango Pakea Bizkaia etxeraino ekartea lema bakar bategaz. Euskal nabigatzaileak, 10 korapiloko abiadurea ezin izango dauela gainditu kalkuletan dau, eta hau itsasoa egoera onean badago. Gainera, lemaren akzinoa gehiengora murriztu beharko dau, ahalik eta gitxien sufridu daian, brankan nagusian baino bela gehiago ezarriz.
Ehun gazte baino gehiago batuko dira zapatuan Kameratoian parte hartzeko
2008-12-10 16:30 BarriakErlojuaren kontrako lehiaketa honetan, izena emon daben 20 taldeek hamar orduko epea izango dabe gehienez hiru minutuko bideo baten gidoia idatzi, irudiak grabau eta edizino lanak egiteko.
Sagarroi taldeak Errusian joko dau
2008-12-10 14:39 MusikeaSka, reggae eta rock musika estiloak jorratzen dituan Sagarroi taldeak 'Mockbatik Moskura' izeneko bireari ekingo deutso abenduaren 11tik 20ra bitartean, Errusiako uriburuan hasiz eta Irungo alde zaharrean (aspalditik Mosku izenagaz ezaguna) amaituz.
EHUko Arte Ederren Fakultadeak Bizkaiko Aldundiaren diru-laguntzinoa jasoko dau moda diseinuaren titulu propioa sortzeko
2008-12-10 14:09Titulazino propioaren asmoa da ikasketa ofizialen planetan jasota ez dagozan ikasketak eskaintzea eta goi mailako tituludunen prestakuntza akademikoa osotzea, garapen profesionala, zientifikoa, teknikoa edo artistikoa hobetuz.
Nork ulertu medikuen letrea?
2008-12-10 11:55Thera izeneko enpreseak 'hCOD' izeneko sofwarea garatu dau. Soft honen berezitasuna hau da: medikuek idazten dituen testuak (berbarako, errezetak edota informeak) ulertzeko moduan iminten ditu.
Etenbako babes mezuek Pakea Bizkaia etxerantz bultzatzen dabe
2008-12-10 10:52 Euskaldunak munduan'Unaik hartu eikean erabagi bakarra hartu dau, hegoaldeko itsasoan lema bategaz bakarrik nabigatzea oso arriskutsua baita. Danok bagenkian legez, erabagi honen ondoren, Basurkok kalidade handiko nabigatzailea dala erakutsi dau barriro be', baieztatu dau Denis Horeauk, estropadako kirol zuzendariak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...