Ken zazpi taldearen disko barria urte amaierarako izango da plazan
2010-06-24 14:39 MusikeaLehenengo bost abestien grabazinoa Iñaki Uohoren (Platero y tu, Extremoduro...) estudioetan egin da eta Rafa Sardinak gidatu ditu produkzino-lanak. Ganerako kantuen grabazinoa, barriz, garagarrilean zehar amaituko da, Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan. Gero, Los Angelesen (AEB) amaituko ditue lan barri honen nahasketak eta masterizazinoa.
Ken Zazpi taldeak Donostiako Victoria Eugenia Antzokian eskainitako kontzertuagaz amaierea emon eutson azken bira arrakastatsuari, eta dagoeneko, 2010eko amaieran kaleratuko daben disko barriaren grabazino lanetan dabilz. Disko barria Elkar-Argiak plataforma barriaren barruan kaleratuko da; aurreko disko guztiak be plataforma horren barruan egongo dira.
Lehenengo bost abestien grabazinoa Iñaki Uohoren (Platero y tu, Extremoduro...) estudioetan egin da eta Rafa Sardinak gidatu ditu produkzino-lanak; aurreko diskoa be berak produzidu eban eta danak oso gustora geratu ziran. Ganerako kantuen grabazinoa, barriz, garagarrilean zehar amaituko da, Haritz Harreguyren Hi Gain estudioetan. Gero, Los Angelesen (AEB) amaituko ditue lan barri honen nahasketak eta masterizazinoa.
Horregaz batera, azpimarratzeko datua da Ken Zazpi taldearen diskografia guztia, euskarri digitalean sareko plataforma nagusietan, dagoeneko eskuragarri dagoala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!