Zuia Euskaraz Eguna ospatuko da domekan

Bizkaie! 2010-06-23 12:19   Euskerea berbagai

Zuiako Udalak (Araba) Zuia Euskaraz Eguna antolatu dau datorren domekarako, bagilaren 27rako, Bidabarri euskera alkartearen eta Zuiako gau eskolearen laguntzinoagaz. Egun hau antolatzearen helburua, urtero gai desbardin bat aukeratuz Zuian euskereari bultzada bat emotea da.

Zuiako Udalak (Araba) Zuia Euskaraz Eguna antolatu dau datorren domekarako, bagilaren 27rako, Bidabarri euskera alkartearen eta Zuiako gau eskolearen laguntzinoagaz. Egun hau antolatzearen helburua, urtero gai desbardin bat aukeratuz Zuian euskereari bultzada bat emotea da, eta aurten aukeratu dan gaia euskal kantak dira. Antolatzaileek adierazo dabenez, euskerazko kantagintzeak eta euskal kantuek orokorrean garrantzia handia izan dabe euskerearen normalizazino prozesuan, tradizinoaren eta gaurkotasunaren arteko zubi-lanak eginez askotan. Hori dala eta, domekako ospakizuna euskal kantuari egindako 'omenaldi eder bat' izatea nahi dabe.

Egun osoko egitaraua preparau dabe. Tartean, egunerako beren-beregi sortutako kantuaren estreinaldia be egingo da: Enrique Ortiz de Zarate XX. mende hasierako Murgiako patroiaren 'El Gorbea' zortzikoaren doinua hartu eta berbak jarri deutsozo Oihane Perea bertsolariak.

Kanta hau ez da bakarra izango, ostera, Euskal Herriko zazpi herrialdeen testigantzea ekarriz, herrialde bakotxari jagokon kanta bat kantauko dabelako konbidautako abesbatza, kantu-talde eta abarrek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu