XXVII. Ertibil erakusketa ibiltaria aurkeztu dabe
2010-06-24 15:55 KultureaEkitaldian Ertibilen 2010eko edizinoan saritu dituen hiru artistarik bi izan dira: Itziar Barrio (margolaria) eta Begoña Anton (argazkilaria); Nadia Barkate (margolaria) be saritua izan da baina ezin izan dau etorri.
Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak Ertibil Bizkaia/Arte Gaztea Arte Plastikoen Erakusketa Ibiltariaren XXVII. edizinoa aurkeztu dau gaur, hilak 24, Bilboko Rekalde aretoan. Ekitaldian Ertibilen 2010eko edizinoan saritu dituen hiru artistarik bi izan dira: Itziar Barrio (margolaria) eta Begoña Anton (argazkilaria); Nadia Barkate (margolaria) be saritua izan da baina ezin izan dau etorri.
1983tik, Ertibil tarteko dala, Bizkaiko herri eta urietan jarduera estetikoak programetan dira. Gure testuinguruko sortzaile garrantzitsuenen parte-hartzeagaz, fenomeno artistiko garaikidea ulertzeko datuak era onargarrian eskaintzen dituan erakusketa ibiltaria da.
Aurten, espezialidate guztietako 124 artistak hartu dabe parte, eta 174 artelan aurkeztu ditue. Artelan horreetatik guztietatik hamazazpi aukeratu dira. Aurtengo saridunak Itziar Barrio (margolaria), Begoña Anton (argazkilaria) eta Nadia Barkate (margolaria) izan dira. Lehenengoak The paradise is here izeneko proposamenagaz irabazi dau lehen saria. Barriok irudi-sinboloakaz jolasean dabil, gusto arrotza ixten dauen portaereagaz bat eginez.
Begoña Anton-ek argazkiak ekarri ditu. Txarriboda izeneko serie bat ezarri dau horma zurietan. Laster batean galduko dan herri tradizinoaren ikuspegi familiarra.
Nadia Barkatek bere aldetik Lonas Rojas izeneko margolanak aurkeztu ditu. Gorria da oinarria, ia gorri biolento bat, eta gainean errotuladorez margoturiko paisajeak eta pertsonak.
Ertibil Bilbon egongo da bagilaren 24tik abuztuaren 29ra bitartean, eta, gero, abenduaren 11ra arte Elorrio, Lekeitio, Barakaldo, Galdakao, Zalla, Gernika-Lumo eta Markina-Xemeinera joango da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!