18 talde, 100 musikari eta 26 emonaldi, XXXIV. Jazz Getxon

Bizkaie! 2010-06-23 15:51   Musikea

Badator Euskadiko Jazz jaialdien ibilbideari hasierea emongo deutson XXXIV. Jazz Getxo. Garagarrilaren 1etik 5era Algortan, Bihotz Alai plazan, gaueko 21:00etan hasiko diran kontzertuetan, izar handiak, beteranoak, grammy saridunak eta balore barriak izango dira danon gozagarri.

Gaur aurkeztu dabe Bilbon, Euskadiko Jazz jaialdien ibilbideari hasierea emongo deutson XXXIV. Jazz Getxo. Garagarrilaren 1etik 5era Algortan, Bihotz Alai plazan, gaueko 21:00etan hasiko diran kontzertuetan, izar handiak, beteranoak, grammy saridunak eta balore barriak izango dira danon gozagarri. Imanol Landa Getxoko alkate jn.ak adierazo dauenez, Getxorentzako ikur garrantzitsuena eta Europa mailan erreferentzia dan jaialdi honetan, urtero legez, kalidadez eta aniztasunez osotutako egitaraua izango da.

Iñaki Saitua Jazz Getxoko zuzendariak be antzeko berbak erabili ditu, aurreko edizinoetako ardatzei eutsiz, aurten be kalidadea, aniztasuna eta gazteen aldeko apostua dirala osogaiak azpimarratuz. Danetara, 18 talde, 100 musikari eta 26 emonaldi izango dira. Jaialdi nagusiak Bihotz Alai plazan eskainiko ditue 70 urtetik gorako Charles Lloyd buru dauen New Quartet taldeak, Jerri Gonzalez & The Fort Apache Band-ek, Dave Douglas Quintet boskoteak, Dee Dee Bridgewater abeslariak eta David Sanborn Trio, David Sanborn 3 grammy sariduna buru dauela.

Lehiaketan, barriz, Maratone Quintet (Finlandia), Crickets (Italia), Gdjazz Quartet (Espainia), Wierba & Schmidt Quintet (Polonia) taldeen kontzertuak izango doguz.

Era berean, Jam Sessionak eta Hirugarren Milurtekoa atalean be, Algortako Metro Geltokia plazan, Old Bilbao Traditional Jazz Ban, Leiao Big Band, Mit4Spiel5, Mikel Bikandi Quartet eta Gianni Gagliardi Trio taldeak izango dira, 19:00etatik aurrera.

Horrezaz gan, Fernando Barcenaren argazkiakaz osotutako argazki erakusketea be ikusgai izango da Algortako Satistegi Kafean.

Jaialdi nagusietarako sarrerak 12 eta 20 euro bitartean pagau beharko dira eta abonoak be eskuragarri egongo dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu