Barrena mobiduarazoten daben ipuinak dakarz Karmele Jaiok 'Heridas cronicas' liburuan

Bizkaie! 2010-06-23 15:25   Kulturea

Karmele Jaioren bigarren itzulpen lana da Heridas cronicas, honezkero 4. edizinoan dagoan La manos de mi madre lanaren ondoren. Dana dala, itzulpen lana baino gehiago liburu barria dala sentiduten dot adierazo dau egileak; berridazketa lana izan da eta, ganera, itzultzean gauzak aldatzen dira. Testuak ispiluaren bitartez ikusten dozuz.

Errutinea, inkomunikazinoa, ahultasuna, insatisfakzinoa, bikoteetan izaten dan bakardadea lako gaiak ardatz hartuta, estilo zehatz, garbi eta artifiziorik bakoan idatzita, esan bako berben unibersoak batzen edo lotzen ditu ipuinak. Karmele jaio gazteizatarrak 21 ipuin edo kontu labur batu ditu Heridas cronicas liburura, Ttartalo argitaletxeak ataratako liburura. Hamabost zauri (2004) eta Zu bezain ahul (2007) liburuetatik aukeratu eta egileak berak itzulitako ipuinak dira gehienak eta bakarra, barriz, jatorriz gaztelaniaz idatzitakoa, Ecografias izenekoa, hain zuzen, liburuari hasierea emoten deutsona.

Karmele Jaioren bigarren itzulpen lana da Heridas cronicas, honezkero 4. edizinoan dagoan La manos de mi madre lanaren ondoren. Dana dala, itzulpen lana baino gehiago liburu barria dala sentiduten dot adierazo dau egileak; berridazketa lana izan da eta, ganera, itzultzean gauzak aldatzen dira. Testuak ispiluaren bitartez ikusten dozuz. Esperientzia ederra da itzultzea, ikasteko modu bikaina baina mingarria be bai.

Hurrengo sormen lanaz, Karmele Jaiok adierazo dau oraingoz irakurten dagoala, pentsetan eta ezer aurreratzerik ez dagoan arren, burutazinoa daukala nobelea ez, ipuin edo kontu laburrak izan daitekezala hurrengo liburuaren oinarria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu