Patxi Salaberri euskaltzain osoak 'Izen ttipiak euskaraz' liburua aurkeztu dau

Bizkaie! 2009-06-04 18:12   Kulturea

Liburu honetan, hipokoristiko edo izen ttipien azterketea egiten du Patxi Salaberrik. Berak azaldu dauen legez, izen ttipiak oso garrantzitsuak dira, 'egungo deitura eta etxe-izen asko ondo ulertzeko aukerea emoten deuskuelako'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Javier Elzo soziologoa, Eusko Ikaskuntzako Humanitate Saria

Bizkaie! 2009-06-04 18:11   sariak-autortzak

Javier Elzo Imaz (Beasain, 1942) soziologoak irabazi dau aurtengo Eusko-Ikaskuntza - Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura eta Arte Saria ikerketa eta hezkuntza alorretan izan dauen jarduereagaitik eta alkarbizitzearen baloreetan eta bakearen kulturan hezitzeko egin dauen lanagaitik.

Nahixan, kosta partetik datorren taldea

Bizkaie! 2009-06-04 15:46   Musikea

Nahixan Ondarroa eta Mutrikun sortutako boskotea da, gaur Bilbon prentsaurrean agertu dana. Nahixan da taldearen lehenengo diskoaren izenburua; 11 kantu batu ditue lanera, hurreko 11 tatuai, amesetan legez bizitakoari abesten daben horreetakoak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Gaupasa', 'Ama Eskual Herria' eta 'Rock eta Rollin': hiru bilduma, hiru estilo

Bizkaie! 2009-06-04 14:04   Musikea

Udea ate-joka dogun honetan, Elkar diskoetxeak urteetan entzun izan diran kantak batzen dituen hiru bilduma argitaratu barri ditu. Bilduma bakotxean hogei kanta ezagun batzen dira, estiloaren arabera sailkatuta, tartean 'Tximeleta maitea', 'Anaia etxen da ezkondü' eta 'Ikusi'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Koko Taylor hil da

Bizkaie! 2009-06-04 12:32   Musikea

Koko Taylor, bluesaren erregina izandakoa, hil egin da Chicagon 80 urte zituala. Ebakuntzea egin eutsen, hesteetako gatxa bat tarteko, eta errekuperazino fasean egoala hil egin da.

Mondragon Unibersidadea da Euskal Autonomia Erkidegoan Bardintasun Plana garatu dauen lehenengo unibersidadea

Bizkaie! 2009-06-04 11:19

Zentroak 2009-2011 Ekintza Plana diseinau eta arlo bakotxarentzako neurriak ezartzen hasiko da. Ezarri beharreko ekintzen artean, nabarmentzekoak dira langileak eta ikasleak genero bardintasunean preparetea, emakumeek kooperatibetan daben parte hartzea ikertzea eta hizkuntza ez-sexistearen erabilerea sustatzea gelan eta ikas-materialean.

Euskarabideak 'Euskararen egoera Nafarroan 2008' ikerlana aurkeztu dau

Bizkaie! 2009-06-04 10:42   Euskerea berbagai

Nafarroako Foru Komunidadean bizi diran 15 urtetik gorako biztanleen % 11,9 euskaldunak edo elebidunak dira; hau da, ondo edo oso ondo berba egiten dabe bai euskeraz bai gaztelaniaz. Bestalde, biztanleen % 6,2k ez dabela euskeraz ondo berba egiten adierazo dabe, eta % 81,9 gaztelaniadunak dira, hau da, ez dabe euskeraz berba egiten.

Klima-aldaketeari buruzko monografikoa dakar Elhuyar aldizkariaren bagileko aleak

Bizkaie! 2009-06-03 18:24

Bagilaren 5ean, Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da, eta, aurten, klima-aldaketea izango dau gai nagusia. Hain zuzen be, Your Planet Needs You — Unite to Combat Climate Change leloa aukeratu dau Nazino Batuen Erakundeak, klima-aldaketeari aurre egin beharraz hausnarketea eginarazoteko.

BFAK euskerea sartu dau larrieldietarako hizkuntzeari buruzko europar proiektu batean

Bizkaie! 2009-06-03 17:37   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiak euskerea sartu dau 'Multicom 112-ext' proiektuan, Europako Batasunaren Leonardo da Vinci programearen barruan. Multicom 112 proiektuaren helburua da euskerea eta eremu urriko beste hizkuntza batzuk (suomiera, gaelikoa…) gehitzea, larrialdietako operadoreen arteko komunikazinoa hobetzeko.

Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako finala bagilaren 5ean, Bilbon

Bizkaie! 2009-06-03 17:14   Bertsolaritzea

Bizkaiko Ikastolen Elkarteak antolatuta, datorren barikuan, ekainaren 5ean, jokatuko da Bizkaiko Eskolarteko XXVI. Bertsolari Txapelketako finala, Bilbon, Indautxuko ‘El Carmen’ aretoan, goizeko 11:00etan.

Ricardo Menéndez Salmón idazle asturiarrak Bilboko Liburu Azokearen Kritika Saria jaso dau

Bizkaie! 2009-06-03 15:32   sariak-autortzak

Bagilaren 4tik 14ra bitartean, Bilboko Areatza liburuz beteko da Bilboko Liburu Azokearen 39. edizinoaren inguruan. Aurten, poesiak oso leku berezia izango dau azokan eta, bide horretan, 1997an Bilbon egon zan eta oraintsu hil dan Mario Benedetti hartuko dabe gogoan Bidebarrieta Kulturgunean bagilaren 10ean 19:30ean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Itsaso Barean: Markesak, Tuamotuak, eta orain Society Irlak (Tahiti eta Bora Bora)

Egoi Urkiza 2009-06-03 15:26   Euskaldunak munduan

28 egun!!!! 28 egun itsasoan!!!... Baina gure begiakaz ikusten gagozanak 28 egun horrek baino askoz denpora gehiago mereziduko leuke. A zelako gozadea: Markesak, Tuamotuak, Frantziar Polinesia osoa... Akats bakarra, gurea da, ez dakigu frantsesez, ezta tahitieraz berba egiten, baina holakoetan arpegiak, keinuek berba egiten dabe eta danok alkar ulertzen gara.

'Izen ttipiak euskaraz' liburua aurkeztuko dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2009-06-03 12:06   Kulturea

Liburu honetan, izen ttipi edo hipokoristiko ugari zerrendatzen dira. Salaberrik aitatu bezela, 'izen ttipi edo hipokoristikoa familian, lagun artean, konfidantza giroan erabilten diran izenen aldaerak dira, Antton(i), Axun, Txixilio, Aña, Dollores, Josetxo eta abarren modukoak'.

Gugggenheim Bilbao Museoaren 2010eko arte-programazinoa zezeilaren erdi aldera hasiko da

Bizkaie! 2009-06-03 11:20   Kulturea

Batzar honetan 2010erako aurretiko arte programazinoa aurkeztu eben eta ekitaldiaren lehenengo bost hilebeteen balantzea egin zan; horretan nabarmentzekoa izan da bisitarien kopurua % 6 igon dala 2008ko aldi beragaz konparauta, ©MURAKAMI eta Cai Guo-Qiang: Sinetsi nahi dut erakusketak arrakasta handia izan dabelako.

'Obatu Euskal Eskola Publikoari', Euskal Eskola Publikoaren jaia Bergaran

Bizkaie! 2009-06-02 17:52   Euskerea berbagai

'Obatu Euskal Eskola Publikoari' lelopean aurkeztu dabe Donostian Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Bergarako San Martin Herri Eskolakoek antolatu dabe datorren domekan, bagilaren 7an egingo dan jaia, edadearen arabera banatutako lau gunetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mintza Eguna, euskerazko mintzapraktika-ikasleen eguna bagilaren 6an

Bizkaie! 2009-06-02 17:12   Euskerea berbagai

Euskaldunon komunidadea zabaltzeko, euskerazko hartu-emon sareak sortuz euskaldunon hizkuntza komunidadea zabaltzeko asmoz, laugarrenez ospatuko da Mintza Eguna aurten Gasteizen, bagilaren 6an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Koko Taylorren bandea izango da Getxoko Blues Jaialdiako izar nagusia, baina Koko Taylor barik

Bizkaie! 2009-06-02 15:39   Musikea

Udearen etorrereagaz, jaialdien denporaldia hasiko da Getxon eta, ohikoa dan legez, udako jaialdi handiei hasierea emoteko arduraduna Getxo&Blues da. Jaialdi horrek aurten XXI. edizinoa beteko dau eta bagilaren 12tik 14ra bitartean izango da Erromoko Santa Eugenia plazan. Lonnie Brooks Band, Mike Hammer & The Taxi Drivers eta Johnny Mars Blues Band izango dira Getxon, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Surrealismo txinatarra (eta II)

Zigor Aldama 2009-06-02 15:23   Bidaide

Zorionez, ez da ezer larririk jazo eta berba honeek etxetik idazten nago, lasai, Txinarako hegaldian pentsetan. Bai, antza danez, istorioak amaiera zoriontsua izan dau; baina 'antza danez' dinot, Shanghaiko aireportuko inmigrazino-guneko beharginak nire pasaportean zigilua jarri arte ez nazalako guztiz seguru eta trankil egongo.

Badator SurFilm Festibal Jaialdia

Bizkaie! 2009-06-02 13:55   Barriak

Amstel SurFilm Festibal, surfari buruzko filmeen zinema jaialdia bagilaren 11tik 14ra bitartean izango da Donostian. Urtero legez, jaialdiko ekitaldirik garrantzitsuena film laburren lehiaketea izango da; danetara, 61 labur aurkeztu dira.