Azkena Rock 2010 jaialdiak marka guztiak hausi ditu

Bizkaie! 2010-06-28 11:09   Musikea

Antolatzaileen esanetan, inoiz baino lagun gehiago batu ditu aurtengo edizinoak. Danetara, 44.433 lagun izan dira hiru egunetako kontzertuetan.

2010eko Azkena Rock Festival-ek txiki itxi ditu orain arteko marka guztiak. Antolatzaileen esanetan, inoiz baino lagun gehiago batu ditu aurtengo edizinoak. Danetara, 44.433 lagun izan dira hiru egunetako kontzertuetan. Lehehengo egunean, bagilaren 24an, 9.124 sarrera saldu zituen. Bigarren egunean, bagilaren 25ean, 17.389 lagun batu ziran Mendizabalan. Azken egunean, barriz, bagilaren 26, 17.920 lagun sart ziran Mendizabalan.

Azken urteotan egitaraurik onenetakoa esanguratsua izan da eta jaialdiko izarra Kiss talde beteranoa izan bada be, besteak beste, Slash, The Danmed, Imelda May eta The Saintsen kontzertuak, Chris Isaak, Audience gernikarrak, Airbourne, Baskery, The Black Lips eta The Hold Steady, The Hives, The Russian Roulettes eta zelan ez, Bob Dylan maisuaren ekitaldiak azpimarra daitekez.

Datorren urtean Azkena Rock Festival jaialdiaren 10. edizinoa ospatuko dabe eta honen harira, 2011ko udagoienean jaialdiari buruzko dokumental bat estreinauko dabe. Juanma Bajo Ulloa zinemagileak zuzenduko dau proiektua.

Gainera, urteurrena ospatzeko liburu berezi bat be argitaratuko dabela aurreratu dabe antolatzaileek; argazkien eta testuen bitartez jaialdiaren hamar urteak erakustea izango da asmoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu