40.000 lagun gaur San Mamesen AC/DC-ren bira erraldoiari amaierea emoteko

Bizkaie! 2010-06-28 11:54   Musikea

San Mames ganezka egongo da gaur talde australiarraren erritmoakaz gozetako. Arratsaldeko 18:00etan zabalduko ditue ateak baina zaleak atzotik dagoz ateetan zain eszenatokiaren aurreko lehenengo lerroa atrapetako asmoz. 'Black Ice Tour' birako azken kontzertua izango da Bilbokoa eta zurrumurruren arabera, taldearen azken agurra izan daiteke.

Lau ordutan sarrera guztiak saldu ostean, San Mames ganezka egongo da gaur talde australiarraren erritmoakaz gozetako. Arratsaldeko 18:00etan zabalduko ditue ateak baina zaleak atzotik dagoz ateetan zain eszenatokiaren aurreko lehenengo lerroa atrapetako asmoz. 'Black Ice Tour' birako azken kontzertua izango da Bilbokoa eta zurrumurruren arabera, taldearen azken agurra izan daiteke.

Ohikoa dan legez, AC/DC-k upealako ikuskizuna eskainiko dau, kantu klasikoak eta disko barrikoak joko ditue eta su artifizialak eta proiekzinoak be ez dira faltako. Gaueko 22:00etan hasiko da kontzertua baina hori baino lehen, 20:45ean hasiko da jaialdia Los Perros del Boogie taldeagaz.

Astebete daroe 200 bat lagunek dana preparetan. Eszenatokia bera ikusgarria izango da: 56 metroko zabalerea eta 32 metroko tartea aurretik atzera. Tramankulu guztiak ekarteko 47 kamioi eta 12 autobus behar izan ditue eta honezkero dana dago prest.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu