'Beti Bizi' Xabier Amuriza, Kepa Junkera eta Leioa Kantika Koralaren lana plazan

Bizkaie! 2010-06-29 18:44   Musikea

'Beti bizi' da Hiri Records diskoetxearen eskutik eta Kepa Junkera musikariaren produkzinoagaz aurkeztu barri dan musika proposamena. Xabier Amurizaren, Leioa Kantika Korala abesbatzaren eta Kepa Junkera beraren gaitasunak alkartuz gauzatu da 12 doinuz osotutako lan barri hau.

'Beti bizi' da Hiri Records diskoetxearen eskutik eta Kepa Junkera musikariaren produkzinoagaz aurkeztu barri dan musika proposamena. Xabier Amurizaren, Leioa Kantika Korala abesbatzaren eta Kepa Junkera beraren gaitasunak alkartuz gauzatu da 12 doinuz osotutako lan barri hau, eta ezin hobeto buztartzen dira gure iragana, abesbatzen mundua eta musika folk-elektronikoa.

Xabier Amurizak berreskuratu eta Leioa Kantika Korala abesbatzak abesten dituan Bizkaiko aspaldiko koplak dira oinarria baina Kepa Junkeraren ukutua eta lana be azpimarratzekoa da. Jantzari-jantza erritmo indartsu eta biziak apur bat egokitu eta koplakaz nahastau ditue. Hamar melodia landu, eta Kepa Junkerari emon eutsozan Amurizak proiektua garatzeko. Diskoan hamabi doinu dagoz, Kepa Junkerak trikixa eta doinu herrikoi bat sartu ditualako. Ahotsak, barriz, Leioa Kantika Koralak jarri ditu, Xabier Sarasola beasaindarrak konponketen ardurea izan dau eta Jose Luis Canal musikariak musikea landu dau, Kepa Junkeragaz lankidetzan.

Apustu bitxia, konplizitatez eta emozinoz betea. Momentu honetako proiekturik berezienetakoa osotzeko talentu eta proposamen desbardinen topagunea dala esan daiteke. Beti Bizi.

Ondokoak dira 'Beti Bizi' lanera batutako doinuak:

1.- Aita San Migel.
2.- Ipiñaburuko leku altuan.
3.- Aitite Merkurio.
4.- Zozoa Kantetan.
5.- Horra goiko landetan.
6.- Aiko Juaniko Olabarriko.
7.- Antonio Goitia.
8.- Matxalen Busturiko.
9.- Kantetan biher dot hasi.
10.- Trikiti txainia.
11.- Soldadu noa soldadu.
12.- Gaztaina koloreko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu