100 musika emonaldi baino gehiago aurtengo Aste Nagusian, doban
2010-06-28 18:14 MusikeaMusika estilo guztietako 100 ekitalditik gora iragarri ditue baina deigarrienetakoa Igor Yebra jantzariarena izan daiteke. Aurten, lehenengo aldiz Euskadin, sekulako ballet ekitaldia kalean ikusteko aukerea izango da eta gainera doban.
Aurten, abuztuaren 21etik 29a bitartean ospatuko dan Aste Nagusirako Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatu dituan musika emonaldiak ezagutarazo ditue gaur Isabel Sanchez Robles zinegotziak eta Igor Yebra jantzari bilbotarrak.
Estilo guztietako 100 ekitalditik gora iragarri ditue eta ekitaldi garrantzitsuena, akaso, Igor Yebra jantzariarena izan daiteke. Aurten, lehenengo aldiz Euskadin, sekulako ballet ekitaldia kalean ikusteko aukerea izango da eta gainera doban. Nazinoarteko ospea dauen bilbotar honek, 'Zorba el griego' suitea eskainiko deusku kalean, Abandoibarran, Lithuanian National Opera and Ballet Theatre taldeagaz batera.
Bilbo musikaz blai
Musika programazinoa izan da betidanik Bilboko Aste Nagusiaren ezaugarri bereizgarrienetako bat. Estilo aniztasunak, kontzertuen kantidadeak, artisten kalidadeak (lehen mailakoak beti) eta gehienbat musika emonaldien dobakotasunak egin dabe musika programazioa aste horretako erreferente eta urian zehar zabaltzen diran zortzi eszenatokiak aste horretan topagune.
Kontuak kontu, lehen mailako eta gustu guztietarako musika programazinoa izango da zortzi eszenatokietan. Izan be, Marta Sanchez, Loquillo, Kate Ryan, Bebe, Los Suaves, Obus, Danza Invisible, Electric Light Orchestra, El Consorcio, La Guardia, Sole Gimenez, Oskorri eta Mikel Urdangarin lako artista eta taldeak ikusteko aukerea izango da, musika eskaintza anitza eta erakargarria osotuz.
Aste Nagusia 2010
Botika Zaharra. Kontzertuak gauerdian hasiko dira.
Zapatua 21: Doctor Deseo.
Domekea 22: Loquillo.
Astelehena 23: Marta Sanchez.
Martitzena 24: Los Suaves + Obus.
Eguaztena 25: U2 TV.
Eguena 26: Kate Ryan.
Barikua 27: Electric Light Orchestra.
Zapatua 28: Bebe.
Abandoibarra. Kontzertuak 23:30ean hasita.
Zapatua 21: Danza Invisible + La Bien Querida.
Domekea 22: El Consorcio + San Antonio Korala.
Astelehena 23: Melocos + La Guardia.
Martitzena 24: Estrella Morente Bilboko Orkestra Sinfonikoagaz.
Eguaztena 25: Sole Gimenez + Bilboko Udal Musika Banda
Eguena 26: Igor Yebra LNOBT-egaz.
Barikua 27: Sergio Contreras + El Hombre del Tiempo.
Zapatua 28: Gose + Mikel Urdangarin.
Plaza Barria. Munduko musikak, gaueko 23:30etatik aurrera
Zapatua 21: Earl Sixteen (Jamaika).
Domekea 22: Kamel El-Harrachi (Aljer).
Astelehena 23: Oskorri (Euskadi).
Martitzena 24: Alain Perez (Kuba).
Eguaztena 25: Altan (Irlanda).
Eguena 26: 'Jerez Flamenko' Moraíto eta Fernando de la Morenagaz (Jerez).
Barikua 27: Xarnege (Gaskoina).
Zapatua 28: Captain Mercier (Frantzia).
Gizakundeko Eleizan, arratsaldero, 20:30etatik aurrera
Zapatua 21: Iruineako Ganbara Koru-taldea (Iruinea).
Domekea 22: Badke Quartet (Britainia Handia).
Astelehena 23: Duo Reflets - Michel eta Emilie Gastaud (Arpa eta perkusinoa - Frantzia).
Martitzena 24: L`Èmpordako Gambra Orchestra (Kataluinia).
Eguaztena 25: Diatessaron Ensemble (Euskadi).
Eguena 26: Aguirre eta Leon bikotea (Euskadi).
Barikua 27: Araba Consort (Euskadi).
Zapatua 28: Cor Sant Esteve (Kataluinia)
Pergolan
Aurten be programa bikotxa izango dogu Doña Casilda parkean. Goizez bilbainadak talde mitikoakaz: Beti Aurrera, Los Txikis, Los 5 Bilbainos, Irrintzi, Iñaki y Jesus Mª eta Gau Pasa. Eta, gauez, Habanerak, Mariachiak, Boleroak, Goatekeak eta barietate ikuskizunak. Maresme taldeak Bilboko gaua habaneraz beteko dau; Mariachientzako espazio be izango da Real Jalisko taldeagaz eta baita boleroentzat be Cuarteto De Guadalajara taldeagaz. Beste alde batetik, Mike Kennedy, Helena Bianco eta Los Mimos eta Pekenikes-en eskutik Pergolea 60 eta 70. hamarkadako goateke erraldoia bihurtuko da; eta, ezin falta Asier Bilbao eta bere showa. Pascual Molongua Alde Zaharreko ahotsa be izango dogu eszenatokian egun berean. Gainera, Orquesta Guateque Band eta DJ Luis Carlos Del Pozok jantzan jarriko dabe publikoa su artifizialen aurretik eta ondoren.
Azken buruan, Bilborock aretoan bertoko pop-rockagaz gozetako aukerea egongo da, Arenaleko Kioskoan Bilboko Udal Bandaren kontzertuak izango dira eta Arenalean, berbena eta erromeriak be ez dira faltako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!