Ballets Olaeta Alkarteak programazinoa zarratuko dau 'Bittor eta Lide Olaeta-ri Omenaldia'-gaz

Bizkaie! 2010-06-30 11:36   Kulturea
Gaur, bagilak 30, da hitzordua Bilboko Arriaga Antzokian

BOSen musikeagaz eta Bilboko Koralaren ahotsakaz, 'Bittor eta Lide Olaetari Omenaldiak' 90 jantzari, 2 txalapartari eta lau txistulari batuko ditu eszenatokian, 7 koreografia izango dituan ikuskizun berezian.

Ballets Olaeta Alkarteak 2009-2010 programazinoari amaierea emongo deutso gaur, bagilak 30, Bilboko Arriaga Antzokian, arratsaldeko 20:00etan. Asociación Ballets Olaeta Alkartea orain dala 20 urte sortu zan, Olaeta Balet ezaguneko garai bateko jantzariek osotua eta oraingoan ez dau edozein ikuskizun eskainiko, Asociación Ballets Olaeta Alkarteak Bittor Olaetari —orain dala urtebete pasatxo Bilbon hil zanari— eta bere arreba Lide Olaetari eskainitako omenaldirik onena, autorpenik garbiena eta merezidutako esker onik handiena eskainiko dau.

Bilboko balet ezaguneko garai bateko ikasleek, irakasleek eta jantza-maisuek, zelan ez, jantzan eginez eskainiko deutsie omenaldia. Ikuskizun horretan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS), Jon Artetxe Bilbaore —Orquesta Novel-eko zuzendaria— zuzendaritzapean eta Bilboko Alkarte Koralak, Joan Cabreroren zuzendaritzapean, hartuko dabe parte.

Aurkeztuko daben programan bat egingo dabe jantza tradizionalek eta euskal folkloreak —jantza klasikoko pausuakaz— eta sustrai eta estilo euskalduneko argumentuak eta koreografiek. Horreen artean, bere garaian Bittor Olaetak berak sortutako koreografiak nabarmentzen dira.

BOSen musikeagaz eta Bilboko Koralaren ahotsakaz, 'Bittor eta Lide Olaetari Omenaldiak' 90 jantzari, 2 txalapartari eta lau txistulari batuko ditu eszenatokian, 7 koreografia izango dituan ikuskizun berezian.

Sarrerak Arriaga Antzokiko leihatiletan, www.teatroarriaga.com webgunean, 944 310 310 telefonoan eta BBK zerbitzu anitzeko kutxazainetan eros daitekez. Prezioak: 5,60 eurotik 20 eurora bitartean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu