Isaki Lacuestak zabalduko dau dokumental garaikidearen inguruko ikastaroa Bilbao Arte eta Kulturan
2010-06-28 10:45 jardunaldiakIsaki Lacuesta zinegileak zabalduko dau gaur, bagilak 28, 'Lurraldeak eta mugak. Esperientzia dokumental garaikideak' izenburuko ikastaroa. Euskal Herriko Unibersidadeak antolatzen dituan Bilbao Arte eta Kultura (BAK) uda ikastaroetan sartzen dira jardunaldi horreek. Hilaren 28tik 30era, Bizkaiko Foru Liburutegian da hitzordua.
Isaki Lacuesta zinegileak zabalduko dau gaur, bagilak 28, 'Lurraldeak eta mugak. Esperientzia dokumental garaikideak' izenburuko ikastaroa. Euskal Herriko Unibersidadeak antolatzen dituan Bilbao Arte eta Kultura (BAK) uda ikastaroetan sartzen dira jardunaldi horreek. Hilaren 28tik 30era, Bizkaiko Foru Liburutegian da hitzordua.
Zinema dokumentalak gaur egun sorrarazoten dituan arazoez hausnarketa praktikoa eskaini nahi dua proposamen honek. Zine dokumentalak egun dituan ordezkari ausartenetako hiruk parte hartuko dabe, hau da, Isaki Lacuestak, Lluis Escartínek eta Marc Rechak. Hiru eguneko formatua izango du. Egun bakotxean konbidautako errealizadoreak influentziei eta zinema ulertzeko daben moduari buruzko lana aurkeztuko dau eta, holan, eztabaidea sortuko dabe entzuleen artean. Arratsaldeko saioetan mahai-inguruak egingo dira. Horreetan, hiru zinegileak eta konbidatutako irakasleak alkartu eta lan guztien oinarrian presente dagozan gaiak (sinisgarritasuna, errealidadearen adierazpena, dokumentala eszenaratzea, etab.) jorratuko ditue.
Isaki Lacuesta (Girona, 1975), guraso gipuzkoarren seme, zinemagilea da, eta aldi berean, zinema dokumentalaren inguruko masterretan irakasle Pompeu Fabran, Unibersidade Autonomoan eta Kataluniako Zinemagintzako Ikasketen Zentroan, besteak beste. 'Cravan vs Cravan' (2002) eta 'La leyenda del tiempo' (2009) filmak zuzendu ditu, eta 'Los condenados' lanagaz Donostiako Zinemaldiko atal ofizialean lehiatu zan eta nazinoarteko kritikaren FIPRESCI saria eskuratu eban. Aurten 'Los pasos dobles' filmau dau Malin, fikzinoa eta bidaia-dokumentala buztartzen dituan filma. Miquel Barceló eta François Augiéras idazle frantziarra dira lan horren ardatzak.
Lluis Escartin (Bartzelona, 1966), argazkilaria eta bideo-sortzailea, Armadillo Productions sortu eban New Yorken eta Bartzelonako OVNI jaialdiaren zuzendaria da. Kamera eskuetan munduan zehar ibili da, eta hiru urte emon ditu Mexikoko Lacandona oihanean, hachwuinik komunidade batean biziten. Indigenakaz 'denporearen bestelako kontzeptua' ikasi eban, eta baita senitartekoen heriotza naturaltasunez hartzen be, besteak beste. Modetatik at egiten dau lan, irudiakaz esperimentetea gustetan jako, artifizioa kentzen deutse benetakotasuna helburu dauen lengoaia sortzeko. Texas Sunrise, Ivan Istochnikov edota Path of the Bees dira bere lanetako batzuk.
Elías León Simianik (Donostia, 1971) zinema-zuzendaritza ikasi eban Columbian, New Yorken. Conceptos clave del mundo moderno mikrodokumentalen sortako lehen hiru lanek ('La oficina', 'El permiso' eta 'Digital') 50 sari baino gehiago irabazi ditue nazinoartean. Fikzinozko film laburrakaz be arrakasta handia izan dau hainbat jaialditan, batez be 'Ludoterapia' izenburua dauenagaz.
Egitaraua:
Bagilak 28
09:00etan: Ikastaroaren aurkezpena. Vanesa Fernández Guerra (UPV/EHU).
10:00etan: Gorputz baten inguruko aldaerak: nortasuna eta gabezia Isaki Lacuestaren zineman. Hizlaria: Eulàlia Iglesias (Tarragonako Rovira i Virgili Unibersidadea).
12:00etan: Errealidadearen mugetan. Hizlaria: Isaki Lacuesta (Bartzelona).
15:30etan: Film emonaldia.
16:30etan: Jorge Oterek (UPV/EHU) moderautako mahai-ingurua. Parte-hartzaileak: Isaki Lacuesta, Elías León Siminiani, Lluis Escartín, Josep M. Català, Eulalia Iglesias, Germán Rodríguez eta Víctor Iriarte.
Bagilak 29
10:00etan: Ikuspegiaren eskritura baten zirriborroa. Hizlaria: Josp. M. Català (Bartzelonako Unibersidade Autonomoa).
12:00etan: Bidaia luze bat lehenengo pertsona dokumentalerantz. Hizlaria: Elías León Siminiani.
15:30etan: Film emonaldia.
16:30etan: Germán Rodríguezek (UPV/EHU) moderautako mahai-ingurua. Parte-hartzaileak: Elías León, Lluis Escartín, Joseph M. Català, Eulàlia Iglesias, Jorge Oter eta Víctor Iriarte.
Bagilak 30
10:00etan: Escartín: mugaldean galduta. Hizlaria: Gabriel Villotas (UPV/EHU)
12:00etan: Zer esanik ez. Hizlaria: Lluis Escartín (zinema zuzendaria)
15:30etan: Film emonaldia.
16:30etan: Víctor Iriartek (zinema zuzendaria) moderautako mahai-ingurua. Parte-hartzaileak: Elías León, Lluis Escartín, Joseph M. Català, Eulàlia Iglesias, Jorge Oter eta Germán Rodríguez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!