'Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian' lana argitaratu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2010-06-28 14:27   Euskerea berbagai

Herritarrentzat motibazino nagusiak dira euskaldunen arteko komunikazinoa (% 29), nortasunaren adierazpena (% 22) eta euskal kulturea bereganatzea (% 16). Etorkinen motibazino nagusiak dira euskaldunakaz komuniketea (% 25), euskal kulturearen jabekuntza (% 22) eta integrazinoa (% 18).

Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyosen ikerketa honetan euskerea ikasten daben Ipar Euskal Herriko helduen ezaugarriak aztertu ditue, herrikoenak eta etorkinenak bereiziz. Emoitzak AEK-ko ikasleen matrikulazino-fitxetan oinarritzen dira.

Euskaltzaindiak argitaratu dau lan hau Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzinoagaz eta aurkezpena gaur, bagilak 28, egin dabe Baionan.


Fitxa teknikoa:

Hiru ikasturte kontuan hartuak: 1995-1996, 2002-2003 eta 2008-2009.
Danetara, 2.607 fitxa: 835 (1995-1996), 893 (2002-2003), 879 (2008-2009).
Danetara, 16 galdera (datu pertsonalei buruzkoak kontuan ez hartuak): 5 aukera zarratuko, bi aukera anitzeko eta 1 edegia.


Helburuak:

Etorkinei buruzko datu sozio- eta demolinguistikoak azaltzen dira herrikoenakaz konparauta, ondoko aldagaien arabera: sexua, adina, sorterria, lan-egoera, lanbidea, ikasketa maila, atzerriko hizkuntza ezagutza, Euskal Herrian egonaldiko luzera, familiaren euskerearen ezagutza, etab.

Gainera zortzi motibapen aukerak eta hamar irakaskuntzaren helburu aukerak aztertzen dira.


Emoitza nagusiak:

Herrikoak etorkinak baino gehiago dira AEKn. 2008-2009an herrikoak % 52 dira eta etorkinak % 48. Emakumeak gizonak baino gehiago dira, % 53 versus % 47, eta herrikoetan are gehiago.

Ikasleak gero eta zaharragoak dira, baina herrikoak etorkinak baino gazteagoak dira.

Etorkinen ikasketa-maila herrikoena baino hobea da. Unibertsitateko ikasketak egin dituenak % 52 dira, herrikoak % 40.

Hizkuntza gaitasunari begira eta euskara kontuan hartu barik, gehiengo handia elebiduna edo eleanitza da: herrikoetan % 61, etorkinetan % 71. Hizkuntzak bereiziz frantsesdun elebakarren multzoa da multzorik handiena da, herrikoetan (% 39), baita etorkinetan be (% 29). Gaztelania eta ingelesa dira beste hizkuntza mintzatuenak. Gaztelaniadun gehiago bada herritarretan eta ingelesdun gehiago etorkinetan.

Familia euskaldunak, erdaldunak eta elebidunak maila berean dagoz, herenaren heinean. Ikasleen lankideek euskerea ez dabe ezagutzen edo gitxik.

Herritarrentzat motibazino nagusiak dira euskaldunen arteko komunikazinoa (% 29), nortasunaren adierazpena (% 22) eta euskal kulturea bereganatzea (% 16). Etorkinen motibazino nagusiak dira euskaldunakaz komuniketea (% 25), euskal kulturearen jabekuntza (% 22) eta integrazinoa (% 18). Bi jatorri multzoentzat motibazino ahulena euskerea lanerako da (% 5) eta (% 4).

Motibazinoak sailkatuz arrakastearen arabera, nortasunari buruzko motibazinoak dira aukeratuenak (kulturea, integrazinoa, sustraiak): % 47. Gitxiago motibazino praktikoak (komunikazinoa, umeen euskalduntzea, lanerako): % 37. Motibazino intelektualak dira ahulenak (hizkuntzei buruzko interesa eta beste): % 16.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu