Ikerbide euskal egoera ekonomikoari buruzko datu-basea sortu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2010-06-25 14:59

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzeak Ikerbide datu-basea argitaratu dau eta ondoko helbidean deskargau daiteke. Ikerbide datu-base moldaerraz eta erabilgarria da, euskal egoera ekonomikoa aztertzeko garrantzitsuenak diran serie ekonomikoak batzen dituana.

Bere sustatzaileek adierazo dabenez, erabiltzaileak Euskadiri buruzko hileroko eta hiru hilez behingo informazino estadistiko nabarmenena topauko dau webgune bakarrera batuta, estadistika institutuek (Eustat eta INE) argitaratutakoa, zein administrazino publikoko askotariko atalek (Eusko Jaurlaritzako sailek, ministerioek, eta abarrek) eta estadistikak egiten dituen beste organismo batzuek argitaratutakoa.

Danetara, 500 estadistika-serietik gora dagoz eskura Ikerbide datu-basean. Serieok webgunean bertan kontsulta daitekez, bai eta ordenagailura ohiko formatuetan deskargauta be. Era berean, Ikerbidek serieen grafikoak sortzeko aukerea eskaintzen dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu