Lekeitioko XXI. Kale Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdiak joera barrien aldeko apustua egin dau
2010-06-29 11:24 KultureaAntzezpenaren eta fantasiaren magia itzuliko da Lekeitioko (Bizkaia) kaleetara garagarrilaren 9tik 11ra bitartean egingo dan Kale Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdiaren 21. ekitaldiagaz. Lekeitioko Udalak antolatzen dauen jaialdiak arte joera barrietan jarriko dau atentzinoa aurten.
Antzezpenaren eta fantasiaren magia itzuliko da Lekeitioko (Bizkaia) kaleetara garagarrilaren 9tik 11ra bitartean egingo dan Kale Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdiaren 21. ekitaldiagaz. Lekeitioko Udalak antolatzen dauen jaialdiak arte joera barrietan jarriko dau atentzinoa aurten.
Dagoeneko jaialdian parte hartu daben Royal de Luxe, Plasticiens Volants, Trans Expres Europa edo Ilotopie lako europar taldeen arrastoari jarraituz, aurten Frantziatik helduko da Les Commandos Percu, kale antzerkiko talderik handienetakoa.
Jaialdiaren 21. ekitaldian, 13 antzezlan eskainiko ditue zazpi taldek. Mundu osotik -Ipar Amerika, Argentina, Errusia eta Frantzia- heldutako taldeak izango dira barrikuntzea ardatz hartzen daben edizino honetako protagonistak, eta urtero legez, txoko berezia izango dau euskal antzerkiak, oraingoan Pikor taldeak ordezkatuta.
Pailazo garaikideak izango dira hiru egunetako bakotxean saioa zabaltzeaz arduratuko diranak. New Yorkeko Acrobuffos taldea izango da ur saio baten bitartez ikusleen irribarrea sortzen saiatuko dana eta Loco Brusca argentinar probokatzailea be izango da barriro Lekeition 1998ko bisitaldiaren ostean.
Les Commandos Percu taldeak tanborren perkusinoa eta piroteknia efektuetan oinarritutako emonaldi ikusgarria eskainiko dau. Bestalde, herrialde desbardinetako jatorria eta Madrilen kokaturik dagoan Kanbahiota Trup taldeak gurpil erraldoi baten gainean egingo dituan akrobazien bitartez alaituko ditu ikusleak.
2007an egindako bisitaldiaren ostean, Mr. Pejo's Wandering taldea Europako Ekialdetik itzuliko da, 'Mignona' eta 'Mogota' ikuskizunakaz. Azkenik, plazea maskaraz beteko dauen Groupe Démons et Merveilles frantziar taldea izango da aurtengo ekitaldiari amaierea emoteaz arduratuko dana. Gainera, nagusiei omenaldia eskainiz, Pikor talde arabarra izango da, euskal antzerkiaren ordezkari legez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!