Martiaren 20an amaituko da NABOren 'Aita Martxel Tillous' gazteentzako bekak eskatzeko epea

Euskalkultura 2009-03-11 11:49   Euskaldunak munduan

Aita Martxel Tillous bekea NABOk Renon egin eban azken bilkuran sortu zan, eta bere helburua euskal kulturaz interesa dauen edozein gaztek diru falteagaitik programa eta ekimenetatik kanpo ez gelditzea ziurtatzea da.

Martiaren 12tik 15era, Korrika 16k diru-batzea egingo dau

Bizkaie! 2009-03-11 10:32   Euskerea berbagai

Korrikaren arduradunek gogoratu dabe helburuetako bat AEK-k Euskal Herri osoan egiten dauen lana sustatu ahal izateko beharrezkoak diran baliabide ekonomikoak eskuratzea dala, hau da, euskerearen aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua batzea.

87 abesbatz Udabarriko Kontzertuen 30. edizinoan

Bizkaie! 2009-03-11 10:28   Musikea

Martiaren 13tik bagilaren 27ra Udabarriko Kontzertuen 30. edizinoa izango da aurten eta, danetara, 109 kontzertu izango dirala iragarri dabe antolatzaileek.

Ipar Uribe eta Arratia aurrera

Bizkaie! 2009-03-10 18:08   Bertsolaritzea Bertsolari Gazteen XVII. BBK sariketan amaitu da sailkapen-fasea

Sailkapen fasea amaituta, orain finalaurrekoak falta dira, datorren astean egingo diranak, Bilboaldearen eta Lea-Artibairen artean lehenengoa, eta Ipar Uribe eta Arratiaren artean bigarrena.

K-Toño Fradek 'Bilbao' udal egunkarian argitaratutako artikuluak liburu batean batu ditu Bilboko Udalak

Bizkaie! 2009-03-10 16:49

'Susedidos botxeros y bilbainos selebres y txirenes' izenburupean, egileak bertako paisajearen jakintza bost kapitulutan batuta jasoten dau: 'Por las calles del Botxo', 'Txirenes de siempre', 'Personajes botxeros', 'Tiene Bilbao un gran tesoro' eta 'Tauromaca bilbaina'.

Salgai honezkero Neil Young Donostian ikusteko sarrerak

Bizkaie! 2009-03-10 13:38   Musikea

Neil Young Kanadako musikaria maiatzaren 31n izango da Donostiako Anoeta belodromoan, Get In enpreseak egunotan jakinarazo dauenez. Sarrerak salgai dagoz honezkero 60 euroan gehi banaketa gastuak.

XV. CAF-Elhuyar dibulgazino-sarietan bizidunen zahartzeari buruzko artikulu batek jaso dau lehenengo saria

Bizkaie! 2009-03-10 10:52

XV. Sariketara 16 dibulgazino-artikulu aurkeztu dira eta lehenengo saria: 'Xixareak, dortoka erraldoiak eta hidra hilezkorra' izenburua dauen lanarentzat izan da. Egilea Xabier Artaetxebarria Artieda donostiarra izan da. Saria: 1.200 € eta Imanol Andonegiren eskulturea.

Bill Lyerly musikari amerikarrak Euskal Herrian kokatzea erabagi dau

Bizkaie! 2009-03-10 09:48   Musikea

Bill Lyerlyk musikan daroazan 30 urteak beteten diranean, gure herriagaz maiteminduta Iruñean finkatu dau bizitokia eta disko barria kaleratuko dau martiaren 17an, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik.

Korrika 16ri atxikimendu publikoa adierazo deutso Anitzak herri ekimenak

Bizkaie! 2009-03-09 16:36   Euskerea berbagai

Hego Euskal Herrian orain hiru urte sortu zan Anitzak, Euskal Herritik kanpo etorritako personez osotutako herri ekimena.

Deustu eta Rekalderi buruz 'Bilboko auzoen eta hango biztanleen historia' I. Bekearen ikerketa historikoa argitaratu dabe

Bizkaie! 2009-03-09 14:41

Hamabi mila euroko beka hau, 2005. urtean esleitu eban lehen aldiz Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriburuko ondarearen zabalkunderako antolatutako Bilbao Izan ekimenaren barruan.

Ondarroako webgune barria martxan jarri dau Udalak

Bizkaie! 2009-03-09 14:13

Ondarroako Udalak bere webgune barria jarri dau martxan, diseinu eta helbide barriakaz. Aurrerantzean www.ondarroa.eu izango da helbide barria, nahiz eta lehengora sartuta be, www.ondarroa.net, estreinau barrira sartzeko aukerea emoten dauen.

Eustatek webgunea barriztau dau

Bizkaie! 2009-03-09 13:56

Euskal Estatistika Institutuak webgunearen (www.eustat.es) aldaketearen helburua estadistikako edozein datu topetako orduan erabiltzaileak ahalik eta modurik errazenean lan egitea da eta, bide horretan, webgunea Euskal Autonomia Erkidegoko estadistikako informazino ofizialaren erreferentzia bihur daiteke.

Julio Sotorentzat Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako zuzeneko azken txartela

Bizkaie! 2009-03-09 11:50   Bertsolaritzea

Antsoaingo finalaurreko ederrean, Julio Soto izan zan onena baina, oro har, maila handikoa izan zan azken finalaurrekoa, izan be, saio horretan kantau eben sei bertsolarietatik lau sailkatu dira finalerako: Julio Soto saioko irabazlea eta Erika Lagoma, Xabier Legarreta eta Ander Fuentes 'Itturri' puntuazinoari esker.

Alvaro Rabelli: 'euskereak lagunak behar ditu eta ez arerioak'

Koldo Isusi Zuazo 2009-03-09 11:05   Barriketan

'Euskera para Hispanohablantes'/ 'Espainoldunentzako Euskara'-ren egilea

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Heineken Jazzaldia iragarriko dauen kartela aukeratzeko lehiaketea jarri dabe martxan

Bizkaie! 2009-03-09 10:37   Musikea

Garagarrilaren 22tik 26ra Donostian egingo dan 44. Heineken Jazzaldiaren harian, kartel lehiaketea antolatu dau Heineken konpainiak. Saria 1.200 eurokoa da eta, Heineken Jazzaldia Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa eta tradizino handienetakoa daukana izanda, irabazleak bere diseinua milaka laguni erakusteko aukera parebakoa izango da.

Hainbat sindikatuk Korrika 16gaz bat egin dabe

Bizkaie! 2009-03-09 10:16   Euskerea berbagai

CCOO, EHNE, ELA, ESK, HIRU, LAB eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek, Korrika 16ren mezuak dinoan moduan, 'euskeraz bizi gura dogunon herrira datozan guztiei ondoetorria emoten deutsagu'.

Euskerearen ezagutzea legez zigortu gura dau Nafarroako Gobernuak

Bizkaie! 2009-03-06 14:57   Euskerea berbagai

Behatokiak prentsaurrekoa egin dau gaur Iruñean, joan dan urtarrilaren 19an Nafarroako Justizia Auzitegian Aurrekontuen Foru Legearen Bigarren Xedapen Gehigarriaren kontra aurkeztutako helegitea tramitera onartu izana aztertzeko.

'Bilbao Hiria' XXI. Pop Rock Lehiaketako kontzertuak udagoienera arte atzeratu ditue

Bizkaie! 2009-03-06 14:53   Musikea

Bilborock aretoa zarratuta egongo da apirilaren 1etik aurrera, bertan egin beharreko obrak dirala eta. Modu horretan, 'Bilbao Hiria' XXI. Pop Rock Lehiaketako kontzertuak udara arte atzeratu behar izan dira. Aretoa hobetzeko eta erabarritzeko lanetarako aurrekontua 600.000 eurokoa da, Bilboko Udaleko iturriek gaur iragarri dabenez.

The curious case of Benjamin Button

Joseba Terreros 2009-03-06 13:31   Zinema kritikak

Film honetan emakumezko bat hil aginean azaltzen jaku, alboan alabearen laguntzinoa daukala. Atsoak beretzat oso garrantzitsua izan zan persona baten egunerokoa irakurteko eskatzen deutso, agure jaio baina ume hil zan persona batena. Testuaren orrialdeek aurrera egiten daben neurrian, Benjamin Button-en bizitzearen gorabeheren barri eukiko dogu.