ADEL09, ArteDrama Euskal Laborategia Aulestin Apirilaren 14tik 18ra
2009-04-07 14:58 KultureaAurten be, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izango da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizinoa, beti be Euskal Herriko arte eszenikoetan buru-belarri dabilzanen arteko eztabaidak eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz.
Laugarren urtez jarraian ArteDrama Euskal Laborategia (ADEL) egingo da Aulestin (Bizkaia), betiko moduan Pasko astean. Egitasmo honek bi ardatz ditu; bata euskerazko antzerki formazino ikastaro trinko bat non 15 ikasle alkartzen diran eta, bestetik, herriari zuzendutako antzerki emonaldiak.
Aurten be, Artedrama Euskal Laborategia (ADEL), arte eszenikoetan euskeraz lan egiten dabenentzako topagunea izango da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkizale guztientzako urtero zabaltzen dan gunea. Profesional zein ikasleentzako bideratuta dago aurtengo edizinoa, beti be Euskal Herriko arte eszenikoetan buru-belarri dabilzanen arteko eztabaidak eta alkartrukeak sustatzeko asmoagaz.
Aldi berean, ADEL 2009an parte hartzen daben profesionalek eskainiko dituen tailer edegiez aparte, Aulestiko herriak be hainbat erakustaldi zein ekintza dramatiko jasoko ditu ADELeko partaideen eskutik, Aulesti Arte Astearen barruan.
Kontuak kontu, antzerki ikastaroari trinokoari dagokionean, matrikulearen salneurria 350 eurokoa da. Prezio honetan ikastaroaz gan, eguneko otorduak eta lo egitekoa barne dagoz.
Ikastaro guztiak euskeraz izango dira, ondoko irakasleek eskainitakoak: Ander Lipus (FTI), Miren Gaztañaga (FTI), Ximun Fuchs (Le Petit Theatre de Pain), Igor de la Cuadra, Xabi Strubell (Dut), Xabi Erkizia eta Ainara & Urko (Dejabu Panpin Laborategia).
Beste alde batetik, aurtengo ikuskizunei jagokenez, bost egunez 9 ikuskizun egongo dira apirilaren 14 martitzenean hasi eta zapatura arte, hilaren 18ra arte; bertan antzerki ikuskizunak, film laburrak eta musika ekitaldiak egongo dira.
Ikuskizun horreetatik guztietatik bi azpimarra daitekez:
- Apirilaren 16an, eguenean, Le Petit Theatre de Pain taldearen 'Juglarea, puta eta eroa' antzezlana, Dario Foren testuakaz. Aurtengo Donostia Antzerki Saria jaso dauen antzezlana da.
- Apirilaren 18an, zapatuan, 'Ibañeta' antzezlana izango da ikusgai, Piarres Lartzabalek idatzitako testuagaz eta Ander Lipusen zuzendaitzapean; danetara, 17 aktore eta 3 musikari zuzenean alkartzen dituan antzerki ikuskizuna da. Ganera, hau izango da 'Ibañeta' antzezlana ikusteko azken aukerea, izan be, 2008ko urrian hasitako ibilbideak Aulestin izango dau amaierea.
ADEL09, ArteDrama Euskal Laborategia
* Antolatzailea: Artedrama.
* Laguntzaileak: Aulestiko Udala eta Aulestiko herria.
* Harremanetarako: Xabino Alkorta (615 77 95 11) edota info@artedrama.com
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!