'Nestor Basterretxearen Gernika': Gernikako Euskal Herria Museoan ikusgai

Bizkaie! 2009-04-08 15:39   Kulturea

Bizkaiko artistearen lanak apirilaren 8tik abuztuaren 31ra egongo dira ikusgai eta, danetara, 8 akriliko eta 2 eskultura aukeratu ditue okasinorako.

Bizkaiko artistearen lanak apirilaren 8tik abuztuaren 31ra egongo dira ikusgai eta, danetara, 8 akriliko eta 2 eskultura aukeratu ditue okasinorako.

Erakusketearen aurkezpen ekitaldian, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura diputadua eta Nestor Basterretxea artista polifazetikoa izan dira. Kultura Saileko foru-arduradunak artisteari eskerrak emon deutsoz Aldundiagaz lankidetzan ibilteagaitik, eta lore ederrak bota deutsoz: 'euskal artista handia, hurrekoa, apala eta langilea'.

Nestor Basterretxearen lan-multzoa Euskal Herria Museoaren aretoetan jasotea ohore handia dala adierazo ondoren, Josune Ariztondok ondokoa gehitu dau: 'Gernikan jazotakoak, hau da, sufridutako suntsiketeak, toki-esparrua gainditu eban, baina Nestorrek, eta bera lako euskal artista unibersalek, uribilduaren bonbardaketea agiri-agirian itxi daben lanen bidez, Euskal Herriaren irauteko borondatea erakutsi dabe'.

'Nestor Basterretxearen Gernika' lan-multzoak gure eskultore ospetsuaren izaera inkonformista eta barritzailea erakusten deusku –esan dau Kultura Saileko diputaduak-. Era berean, horrek erakutsi deusku arteak, hau da, ideiak jatorrizko formen bidez eskualdatzeak, alor nahiz hizkuntza mugabakoak onartzen dituala. Artistearen lana, mundu osoan aintzatetsitakoa, pinturearen, eskulturearen, diseinuaren, zinemaren eta bere espiritu nekaezinak bideratutako gainerako diziplina guztien bitartez heldu da.

Azkenik, Josune Ariztondok modu batean edo bestean Gernikaren inguruan jorratutako lanak aitatu ditu, eta horreen artean, hildako Remigio Mendiburu nabarmendu dau. Hain zuzen be, Nestor Basterretxea artisteak egin eban legez, igaz Euskal Herriko Museoan foru-uribilduari buruzko bere ikuspegi berezia erakutsi eban.


'Nestor Basterretxearen Gernika' lana apirilaren 8tik abuztuaren 31ra bisitau ahal izango da, 8 akrilikoz eta 2 eskulturez osotutakoa, herriak sufridutako bonbardaketearen berrogeita hamargarren urtemugearen inguruan sortzaile bizkaitarrak egindako lan-multzo handiagoaren zati moduan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu