Eguzkibegi Ikastoleak antolatuko dauen Ibilaldiaren kantea aurkeztu dabe
2009-04-07 15:28 Musikea'Gerizpetik eguzki begire' izenburupean, Arkaitz Estiballesek egindako berbak Biok taldeak girotu ditu. Bertsolaria, orain Bilbon bizi arren, galdakoztarra da eta Eguzkibegi ikastolako ikasle izandakoa, Biok taldeko kideak legez. 'Gure hizkuntzea gerizpean egon zan eta, orain be, laino baltzak dagoz inguruan; halanda be, bada sasoia eguzkirantz begiratzeko, euskal kulturea zabaltzeko eta euskeraz biziteko', esan dau.
Eguzkibegi ikastolea 1967an sortu zan guraso talde baten eskutik, helburu nagusi bategaz: heziketa euskalduna eskaintzea. Egun be, horretan dihardu eta, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko zuzendari Manu Aurrekoetxearen berbak gogora ekarriz, 'gizarteari euskal hezkuntza eredua ezagutarazoteko eta kanpora begirako aldarrikapena egiteko, aurten Ibilaldia antolatzeko ardurea izan dau, Bizkaiko Ikastolen aldeko jaialdiaren historian lehengoz'. Aurrekoetxea aurtengo Ibilaldiaren kantea aurkezteko prentsaurrekoan egon da eta, beragaz batera, Eguzkibegi ikastolako presidente Marijo Arriandiaga, Arkaitz Estiballes bertsolaria eta Biok taldeko kideak izan dira.
'Gerizpetik eguzki begire' izenburupean, Estiballesek egindako berbak Biok taldeak girotu ditu. Bertsolaria, orain Bilbon bizi arren, galdakoztarra da eta Eguzkibegi ikastolako ikasle izandakoa, Biok taldeko kideak legez. 'Gure hizkuntzea gerizpean egon zan eta, orain be, laino baltzak dagoz inguruan; halanda be, bada sasoia eguzkirantz begiratzeko, euskal kulturea zabaltzeko eta euskeraz biziteko', esan dau. Berba horreek Biok taldeak jantzi ditu doinuz: 'guretzat ohorea izan zan kanta hau egiteko aukerea; hasieran bildur izan ginan, gure estiloa ez ete zan gogorregia izango, baina pozik gagoz emoitzeagaz'. Emoitzea Estiballesek definidu dau: 'kantea lehenengoz entzun nebanean, harritu egin nintzan; bigarren aldian, gustau egin jatan; eta, hirugarrenean, maitemindu egin nintzan'. Diskoan, Biok taldeko kideen lanaz gan, ekarpen ugari entzuten dira, Fer 'Apoa', Rafa Rueda, Benito Lertxundi, Izaskun Forkada, Ibon Kazalis, ikastolako umeak edota Argibel Eubaren eta Iñigo Olazabalen txalapartea. Esperientziak asko balio izan deutso Biok taldeari, egunotan disko barria grabetan dabil eta, 'Gaur ez da dena grisa' izenburua eroango dauena.
Maiatzaren 31 ailegau bitartean, Eguzkibegi ikastoleagaz loturea daukien ikasle, irakasle, guraso eta beste hainbat jente fin dabil beharrean, 'gure erispide nagusia jaiaren antolakuntza-lanetan protagonista nagusiak ikastolearen ingurukoak izatea da eta', azaldu dau Arriandiagak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!