Apirilaren 9an hasiko da lurrun trenen 2009ko denporaldia EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoan

Bizkaie! 2009-04-07 11:58

Aste Santuan zehar lurrun trenen zirkulazinoak izango dira apirilaren 9an, 10ean, 11n, 12an eta 13an, 12:00etan eta 13:00etan goizez, eta 17:00etan eta 18:00etan arratsaldez.

Apirilaren 9an (Eguen Santua), hau da, Aste Santuko oporraldiko lehenengo jaiegunean hasiko da Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoan EuskoTren konpainiaren Trenaren Euskal Museoaren lurrun trenen 2009ko denporaldia. Zerbitzu hori Gipuzkoako Urola eskualdean eskaintzen da, Azpeitian dagoan Trenaren Euskal Museoaren instalazinoen eta Lasao artean.

Muuseoko arduradunek jakinarazo dabenez, Aste Santuan zehar lurrun trenen zirkulazinoak izango dira apirilaren 9an, 10ean, 11n, 12an eta 13an, 12:00etan eta 13:00etan goizez, eta 17:00etan eta 18:00etan arratsaldez.

Era berean, apirilaren 18tik zemendiaren 1era bitartean, biak barne, bi zirkulazino izango dira zapatu guztietan, bat 12:30etan eta bestea 18:00etan, eta beste bat domeka eta jaiegunetan, 12:30etan abiatuta. Gainera, lurrun trenen programazino berezia izango da maiatzaren 17an, urriaren 10ean eta abenduaren 8an.


Trenaren Euskal Museoren ordutegi barria martitzenetik, apirilaren 14tik aurrera

Apirilaren 14tik aurrera aldatu egingo da EuskoTrenen Trenaren Euskal Museoaren ordutegia. Honako hau izango da:

* Martitzenetik barikura, astegunetan: goizeko 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 15:00etatik 18:30etara.
* Jaiegun ez diran zapatuetan: goizeko 10:30etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara.
* Domeka eta jaiegunetan: goizeko 10:30etatik 14:00etara.

Informazino gehiago lor daiteke museoaren telefono zenbakiaren bidez (943 150677) eta www.euskotren.es webgunean. Kontsultak be egin daitekez 943 150746 faxaren bidez edo museoa@euskotren.es posta elektrikoko helbidearen bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu