Edurne Brouard: 'Korrika 16n, dana ez da gozoa izan'
2009-04-07 15:48 Euskerea berbagai'Dana ez da gozoa izan', esanez, Nafarroako Gobernuak, Iruñeako Udalak, komunikabide batzuek eta Dignidad y Justicia eta España y Libertad taldeek erakutsitako jarrerea salatu dau, AEK-k eta Korrikak egiten daben apologia bakarra euskerearena dala azpimarratuz. 'Ez daukie arrazoirik' esaldiagaz laburbildu dau AEKren ikuspuntua eta jazoera horreek 'Korrikaren anekdotarioan sartuko doguz'.
Korrika 16 joan zan, baina Edurne Brouard-ek, AEKren izenean, balorazinoa egin dau gaur. 'Oso harro gagoz, aurtengoa inoizko korrika jentetsuena izan dalako', esanez hasi dau berbaldia. Baieztapen hori oinarritzeko, furgonetako ekipoen erreferentziak eta Gasteizko Ama Zuriaren plazan pasa dan domekan batutako jentetza aitatu ditu. Ganera, Korrika kulturalean eta atzerrian egindako ekimenak be ez ditu ahaztu, ezta Korrikaren eredua hartuta, euren hizkuntzen defentsan Korrika moduko ekimena antolatu gura dabenek erakutsitako interesa. 'Beraz, Korrika zabala, parte hartzailea, jentetsua eta indarrez beterikoa izateaz gan, eguraldia lagun izan dogu'.
Berbaldiaren bigarren zatian, barriz, Brouardek ahotsaren tonua aldatu dau. 'Dana ez da gozoa izan', esanez, Nafarroako Gobernuak, Iruñeako Udalak, komunikabide batzuek eta Dignidad y Justicia eta España y Libertad taldeek erakutsitako jarrerea salatu dau, AEK-k eta Korrikak egiten daben apologia bakarra euskerearena dala azpimarratuz. 'Ez daukie arrazoirik' esaldiagaz laburbildu dau AEKren ikuspuntua eta jazoera horreek 'Korrikaren anekdotarioan sartuko doguz'.
Azkenik, mezu hau zabaldu dau: 'euskeraz ez dakienei, ikasteko eskatzen deutsegu; dakienei, erabilteko; eta erakundeei, sustatzeko eta laguntzeko'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!