Ardaoaren kontsumoak gora egin dau Kanadan

Imanol Sarasola Enologoa 2009-04-07 11:03   Jan edanak

Kanadan, urtean personako 10´6 litro ardao edateraino ailegau dira eta, azken bost urteotan, kontsumoaren gorakadea % 3koa izan da. Ondorioz, garagardaoaren eta beste edari batzuen kontsumoak behera egin dau. 'Leader-Post' egunkariak inoan legez, ardaoa modako edari bihurtu da ia herrialde guztian.

Kanadan, urtean personako 10´6 litro ardao edateraino ailegau dira eta, azken bost urteotan, kontsumoaren gorakadea % 3koa izan da. Ondorioz, garagardoaren eta beste edari batzuen kontsumoak behera egin dau. 'Leader-Post' egunkariak inoan legez, ardaoa modako edari bihurtu da ia herrialde guztian.

Kazetari kanadiarrek joereari 'iraultza' izena jarri deutse eta fenomenoa 19 eta 30 urte bitarteko gazteek egindako ohitura aldaketeak eragin dau. Izan be, azken boladan, gero eta gazte gehiagok ezaten dau ardaoa, bai jatetxeetan, bai gaueko taberna-giroan. Ardaoa edatea eta ardaoaren kultura ezagutzea bertako gizarte-maila ertaineko ia guztien ohitura bihurtu da.

Antza danez, gazteek edari faborito legez daukie eta orduan eta gazteago hasten dira euren edateko ohituretan ardaoa sartzen, 18 urte ingurugaz.

Gogokoen dituen ardaoen artean, frutatsuak eta gozoak dagoz, kalidade eskasekoak eta gradu gitxikoak. Ezin dogu ahaztu gazteek aisialdian edaten dituela eta, edade horretara arte, freskagarriak baino ez dituela edan.

Antza danez, gazteenak garagardaoagaz hasten dira, edari espirituosoakaz jarraitzen dabe eta ardaoetara pasetan dira. Alemaniar ardao errazakaz hasten dira, Liebfraumilch edo Zifandel lurraldeetako ardao zuriakaz. Hortik aurrera, gazteek, ardao sendoago eta bereziagoak probetan hasten dira, baita karuagoak be. Bakotxaren bizi-estiloaren arabera, kanadiar gazteek diru-kopuru bat aurreikusten dabe ardaotan gastetako. Ganera, neurrian edanda, osasunerako ona danaren ideia be oso zabalduta dago han. Bertako administrazino arduradunek dinoe ardaoaren kontsumoaren gorakadea lagungarria izan dala alkohol gehiegikeriak murrizteko.

Ardaogintzearen bilakaereari esker, herritarrek bertako zein kanpoko ardaoak ezagutzera animau dira, bai Columbia Britanikoan eta baita Ontario, Québec edo Eskozia Barrian. Horregaz batera, kanadiar bodegetako ardaogileen dinamismoa azpimarratu behar da, izan be, mundu zabalean, handienak dira izotz-ardaoa egiten eta saltzen.

Antza danez, ardao barriak probetako gogoak eta globalizazinoak inponidutako gustuen uniformizazinoari aurre egiteko gogoak bultzatuta, Britaniar gazteek etxeetan egiten dituen jaietara bakotxak ardao desbardin bat daroa, afalostean edateko. Ez litzateke txarto etorriko moda hori gure artean zabaltzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu