'Checkpoint Rock' filmaren estreinaldiagaz amaituko da apirilaren 30ean Donostiako Giza Eskubideen VII. Zinemaldia
2009-04-06 11:35 BarriakFermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendutako 'Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina' dokumentala estreinauko da Donostian eta musikari palestinar batzuen kontzertu bat be izango da, Fermin Muguruza bera lagun dabela.
Donostiako Giza Eskubideen VII. Zinemaldia apirilaren 23tik 30era bitartean izango da, eta amaitzeko, jaialdiaren azken egunean, Fermin Muguruzak eta Javier Corcuerak zuzendutako 'Checkpoint Rock. Canciones desde Palestina' dokumentala estreinauko da eta musikari palestinar batzuen kontzertu bat izango da, Fermin Muguruza bera lagun dabela.
Antolakuntzeak jakinarazo dauenez, 'Checkcpoint Rock' Filmanova etxeak eta K2000 euskal enpreseak alkarregaz produzidu dabe, ETB eta Eusko Jaurlaritzea bitarteko, eta Victoria Eugenia Antzokian estreinauko da, hilaren 30ean, 19:30etan hasiko dan emonaldian.
Filmaren ondoren, gaueko 22:30etik aurrera, pelikulako protagonistetako batzuek kontzertu bat emongo dabe Gazteszenan (Egia Kultur Etxean): Checkpoint Rock Zuzenean. Zenbait musikari palestinarrek, Fermin Muguruza lagun dabela (baita bere ohiko kolaboratzaileak be: Jon Elizalde tronboia, Sorkun ahotsa eta Zigor Lampre DJa), Palestinako soinuak ezagutzera emongo deutsiez publikoari.
Ondokoak dira parte hartuko daben musikariak: Amal Murkus, musika tradizionaleko abeslaria; Naseem Dakwer, laut arabiar eta biolinista;
Habib Al-deek, Oud maisua da Nablusko Unibersidadean; Suhell Nafar, abeslaria eta DAM Palestinan sortutako lehenengo arabierazko rap taldekoa; Safaa Arapiyat, emakumezko lehenengo rap musikari palestinarra; Kher Fody, poeta, abeslaria eta perkusionistea musika tradizionaleko Walla'at taldean; Ayman PR, Gazako Palestinan Rapperz rap taldeko abeslaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!