Euskerearen ganeko ikastaroak emoten jarraituko da Argentinako unibersidade batean eta Txileko lautan

Bizkaie! 2009-04-07 18:13   Euskaldunak munduan

Euskerearen eta euskal kulturearen eskola horreek Amerika eta Europako 13 estadutako 25 unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen diran modukoak dira eta, urte honen barruan, Etxepare Euskal Institutuak bere gan hartuko ditu.

Kultura Sailaren proposamenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Argentinako Universidad Nacional de La Plata unibersidadean eta Txileko lau unibersidadetan (Santiago eta Valparaisoko Unibersidade Nazionalean eta Santiago eta Valparaisoko Unibersidade Katolikoetan) euskera eta euskal kulturaren ikastaroak garatzeko hitzarmenak baieztu ditu, Etxepare Euskal Institutuak erakunde horreek bere gan hartzeko atarian.

Euskerearen eta euskal kulturearen eskola horreek Amerika eta Europako 13 estadutako 25 unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen diran modukoak dira eta, urte honen barruan, Etxepare Euskal Institutuak bere gan hartuko ditu. Era berean, Etxepare Euskal Institutuak erabagi beharko ditu programa honetan sartzeko itxaroten dagozan 30 unibersidadeen eskaerak.

Eusko Jaurlaritzeak, HABEren bitartez, martxan dauka Euskal Herritik kanpo helduentzako emoten diran euskara eskolen garapenerako 'Euskara-eskolak munduan' egitasmoa. Horren barruan, Estaduko hainbat uriburutan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Valladolid) eta Europako (Paris, Londres, Berlin, Frankfurt, Helsinki, Varsovia, Poznan), Amerikako (Argentina, Uruguai, Txile, Brasil, Venezuela, Mexiko eta AEB) eta Australiako (Sydney) 70 uri eta herritan helduentzako emoten diran euskera eskolak arautu eta garatu dira.

Irakasleen trebakuntzeari garrantzi berezia eskaini jako eta eskola horreetara materiala bialdu eta autoikaskuntzarako eta urruneko irakaskuntzarako zein irakasleen trebakuntzarako sistemak ezarri dira. Egun, 2.398 lagun ari dira euskerea ikasten eskola horreetan eta 16 urte baino gitxiagoko beste 1.000 gazte dagoz euskerea ikasten Euskal Herritik kanpo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu