Aurten lehenengoz EHGAMek 'Madelon Sariak' Literatura Lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2009-04-08 11:40   Kulturea

Literatura Lehiaketeari Xanti Altxu 'Madelon', EHGAM-Gipuzkoako fundatzaile izandakoaren izena emon deutsie, bera izan zalako Euskal Herrian gay, lesbiana, transexual eta beste adierazpen sexual batzuen (GLT+) mobimentuaren gizarteratzaileetako bat.

Literatura Lehiaketeari Xanti Altxu 'Madelon', EHGAM-Gipuzkoako fundatzaile izandakoaren izena emon deutsie, bera izan zalako Euskal Herrian gay, lesbiana, transexual eta beste adierazpen sexual batzuen (GLT+) mobimentuaren gizarteratzaileetako bat. Ganera, lehiaketearen helburua bat dator Madelonen aldarrikapenakaz, hau da, gazteen artean be GLT+ bisibilidadea bultzatu eta normalizetea.

Lehiaketearen gaia librea izango da, baldintza bakar bategaz, hau da, gay, lesbiana, bisexual, transexual edo beste edozein motako hartu-emon-efektiboak bertan islatzea. Aurtengo edizinoak bi kategoria izango ditu, bata 14-17 urte bitartekoentzako eta beste bat 18tik 25era bitartekoentzako. Lanak euskeraz nahiz gaztelaniaz aurkez daitekez.

Kontuak kontu, lanak jasoteko azken eguna maiatzak 29 izango da; lanon gitxieneko luzerea 5 orrialdekoa da eta 10ekoa gehienezkoa. Lanak jaso ostean epaimahaiak kategoria bakotxean bi finalista eta irabazlea izentauko ditu. Sari banaketa ekitaldia bagilaren 26an izango da.

'Madelon Sariak' Literatura Lehiaketearen oinarriak eta informazino gehiago jasoteko EHGAMren webgunean, ehgam@yahoo.com posta elektronikoan edo 667435570 telefonoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu