Bernardo Atxagak New Yorkeko PEN World Voices jaialdian parte hartuko dau apirilaren 27tik maiatzaren 3ra

Bizkaie! 2009-04-14 11:30   Euskaldunak munduan

New Yorkeko Nazinoarteko Literatur Jaialdia aurten 'Eboluzinoa/ Erreboluzinoa' lemapean egingo da eta urtero legez hitzordu honek mundu osoko egile ezagunak batzen ditu (aurten Paul Auster, Antonio Tabucchi eta Walter Mosley, besteak beste) eta AEBetako PEN Club idazle alkarteak antolatzen dau.

New Yorkeko Nazinoarteko Literatur Jaialdia aurten 'Eboluzinoa/ Erreboluzinoa' lemapean egingo da eta urtero legez hitzordu honek mundu osoko egile ezagunak batzen ditu (aurten Paul Auster, Antonio Tabucchi eta Walter Mosley, besteak beste) eta AEBetako PEN Club idazle alkarteak antolatzen dau. Atxaga 2006ko edizinoan izan zan bertan lehenengo aldiz eta orduan beste ekitaldi batzuen artean Frank Bidart poeta euskal kaliforniarragaz batera mahainguru batean parte hartu eban.

AEBetako idazle eta literatur zaleen PEN Clubak sustatzen dauen jaialdiak bosgarren edizinoa beteko dau aurten eta 41 herrialdetako 160 idazletik gora izango dira. Jaialdiak aitatutako gaiak aztertuko ditu idazleen kultura desbardinen ikuspuntutatik eta, besteak beste, mahainguruak, irakurraldiak, zine emonaldiak, itzulpen 'slam' bat eta Kabaret Gau bat izango dira Lou Reed kantariagaz eta James Franco eta Parker Posey aktoreakaz.

Asteasuko idazlearen lehen ekitaldia eguenean, apirilaren 30ean izango da, 'Gaztelerazko literaturearen joerak' gaiari buruzko mahainguruan. Ekitaldian, Atxagagaz batera Javier Calvo espainiarra, Enrique Vila-Matas kataluniarra eta Santiago Roncagliolo peruarra izango dira. Barbara Epler estadubatuarra izango dabe moderatzaile. Ekitaldia arratsaldeko 16:00retan egingo da New Yorkeko Cervantes Institutuan (211—215 East 49th Street). Sarrerea dobanekoa izango da.

Atxagaren bigarren hitzordua maiatzaren 1ean izango da, Unterberg Poetry Center aretoan (1395 Lexington Avenue). Munduko herrialde desbardinetako idazleen irakurraldi bat izango da, 'Readings from Around the Globe' izenburupean. Atxagagaz batera parte hartu dabenak Petina Gappah (Zimbawe), Mariken Jongman (Herbeherak), Michael Ondaatje (Sri Lanka/Kanada), Daniel Sada (Mexiko), Hwang Sok-yong (Korea), Antonio Tabucchi (Italia) eta Colm Tóibín (Irlanda) izango dira. Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da eta sarreren prezioa 20 dolarrekoa izango da (15 dolar PEN Clubeko kideentzat).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu