Mikel Garcia Idiakez eta Ildefonso Morillas izan dira Gabriel Aresti Ipuinen XXVI. Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2009-04-07 17:44   sariak-autortzak

Gabriel Aresti Lehiaketan edozein nazionalidadeko egileek parte har leikie, eta gai libreko ipuinak, originalak, ezezagunak eta beste lehiaketa batean saritu bakoak izan behar dabe. Lehiaketearen 26. edizino honetan, danetara, gaztelerazko 724 lan eta euskerazko 42 aurkeztu dira.

Irungo (Gipuzkoa) Mikel Garcia Idiakezek eta Jaengo (Andaluzia) Ildefonso Morillasek aurkeztutako kontakizunak izan dira Gabriel Aresti Ipuinen XXVI. Lehiaketako irabazleak, euskerazko eta gaztelerazko modalidadeetan, hurranez hurran. 'Bi bizitza eta erdi' eta 'La libertad del alacran' izeneko kontakizunak aurkeztu ditue bi irabazleek.

Holan erabagi dabe euskerazko modalidadeko epaimahaikideek (Katixa Agirre, Goizalde Landabaso eta Kepa Murua), eta gaztelerazko modalidadekoek (Luisa Etxenike, Maria Eugenia Salaverri, Pedro Ugarte, Arantxa Urretabizkaia eta Jose Luis Urrutia). Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero antolatutako lehiaketa honetan irabazleei 4.100 euroko saria emoten jake. Gaur goizean, Bilboko alkate Iñaki Azkunak emon deutsez sariak irabazleei.

Gainera, lau akzesit be emon dira (bi modalidade bakoitxeko), bakotxa 2.050 eurokoa. Honakoek jaso ditue akzesitak: Loiuko (Bizkaia) Josu Lartategik, 'Irribarrea ezpainetan' ipuinarengaitik; Bilboko Pedro Alberdik 'Gutuna Alhucemak irletara' kontakizunaren egileak; Juan Carlos Marquez madrildarrak, 'El ultimo reducto' lana medio; eta Bilboko Jon Bilbaok 'El mejor regalo posible' kontakizunari esker.

Irabazle izan dan 'Bi bizitza eta erdi' kontakizunari jagokonez, drogek jotako belaunaldiaren kontakizunean, errealidadea eta sinbolismoaren inguruan egindako nahasketea azpimarratu dau euskerazko modalidadeko epaimahaiak. Bestalde, gaztelerazko epaimahaiak, 'La libertad del alacran' ipuinaren inguruan, bi mundu estuen arteko liskarra nabarmendu dau, pertsonaiak bizi diran paisajeen oposizinoaren bidez (kasu batean desertua eta bestean kosta).

Gabriel Aresti Lehiaketan edozein nazionalidadeko egileek parte har leikie, eta gai libreko ipuinak, originalak, ezezagunak eta beste lehiaketa batean saritu bakoak izan behar dabe. Lehiaketearen 26. edizino honetan, danetara, gaztelerazko 724 lan eta euskerazko 42 aurkeztu dira.


Gabriel Aresti XXVI. Ipuin Lehiaketan saritutako ipuinak

* Euskerazko irabazlea
Izena: Mikel Garcia Idiakez
Saritutako ipuinaren izenburua: 'Bi bizitza eta erdi'
Saria: 4.100 euro
* Euskerazko akzesita
Izena: Josu Lartategi Yustos
Saritutako ipuinaren izenburua: 'Irribarrea ezpainetan'
Saria: 2.050 euro
* Euskerazko akzesita
Izena: Pedro Alberdi Zinkunegi
Saritutako ipuinaren izenburua: 'Gutuna alhucemak irletara'
Saria: 2.050 euro
* Gaztelerazko irabazlea
Izena: Ildefonso Morillas Pulido
Saritutako ipuinaren izenburua: 'La libertad del alacrán'
Saria: 4.100 euro
* Gaztelerazko akzesita
Izena: Juan Carlos Márquez Sánchez
Saritutako ipuinaren izenburua: 'El último reducto'
Saria: 2.050 euro
* Gaztelerazko akzesita
Izena: Jon Bilbao Lopategui
Saritutako ipuinaren izenburua: El mejor regalo posible
Saria: 2.050 euro

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu