Informazinoa & desinformazinoa
2003-04-01 00:00 eretxia
Baina gu uritar sinpleak baino ez gara. Arduratzekoa izaten da txosten eta hausnarketa sakonak egiteko dagozanak sinplekeria eta topikoetan jausten ikustea. Horra Palestina, Txetxenia edota Euskal Herriaren ganean esaten dana. Nagi intelektuala oso zabalduta dagoan gaixotasuna da, eta bai mundua ulertzeko interes faltea be. Bestelako interesak, ostera, sobran dagoz munduan zehar.
Iñaki Atxutegi
Eguneroko ogia (I)
2003-04-01 00:00 Jan edanak
Ogi integrala
Ogi integralak 100 gramotan 239 kilokaloria ditu, ogi zuriak baino apur bat gitxiago baina dietearen orokortasunean, hau da, gure eguneroko 2000-2500 Kilokalorien barruan 16 kilokaloria horreek ez dira hain garrantzitsuak.
B taldeko bitamina gehiago eta minerale gehiago be baditu (potasioa eta magnesioa esaterako) eta, zer esanik ez, zuntz gehiago be bai. Zuntzak hesteetako 'transito' ona ahalbidetzen dau, baina gogoratu aldi berean mantenugaiak be 'eroan' egiten dituala eta, beraz, ogi integralak bitamina eta minerale gehiago izan arren, zuntzaren eraginez ...
Egunkaria aurrera!
2003-04-01 00:00 Bertsolaritzea
Doinua: 'Meles Terrae' (Sarasua Anaiak)
Mogimentua bada
gure inguruan
nork jakin ze arrazoi
daukien buruan.
Sartu dira etxe ta
bulego barruan,
goizeko orduetan
lapurren moduan.
Paper eta agenda
kopuru zabala
ordenadoreena
be ez da makala.
Danok sentidu gara
lapurtuak hala,
geure etxean sartu
balira bezala.
Guretzat euskeraren
lagun ta behargin
beste batzuentzako
erratz bako sorgin.
Zalantzapean jarriz
itxi dabe arin,
eguneroko lanak
egiten deutse min.
Gure aurka egiteko
suabe-suabe
moldatu gura dabez
makina bat lege.
Momentuz idatzizko
prentsa dabe xede ...
Euskal kulturea New Yorken, zergaitik ez?
2003-04-01 00:00 Musikea
Azken egunak (kontzertuak, museoak, bisitak..)
Islandiako Sigur Ros taldea Radio City Hallen ikusteko aukerea izan neban eta kriston inpresino ona eragin eustan. Beharbada, egunen batean izango dogu horren ganeko hausnarketa sakona egiteko aukerea.
Hurrengo emonaldi biak Kirmen, Mikel eta Elizabethek egin zituen Bingen eta nire laguntzino barik. Poemak normal irakurten ziran eta Mikelek 'A capella' kantetan eban. Biak egun berean izan ziran, lehenengoa Greenwich Villageko 326 Spring Streeten eta bigarrena, Cornelia Street Cafe ospetsuan. Emonaldi honetan, New Yorkeko beste poeta ...
Edorta Jimenez: 'Aberria bihotzean bizi dabe'
2003-04-01 00:00 Euskaldunak munduan
Horren lekuko izan da NABOren (Ipar Amerikako Euskal Erakundeen Alkartea) afaria. Hori bai, afariari ekin aurretik aita gurea errezau eta aitaren egin da. Euskeraz. Afalosteko bertsolarien jarduna ez da danontzat ulergarria izan. Halan da guztiz be, gustora txalotu dogu horreena. Niri neuri, hori dana baino ikusgarriagoa egin jatana afarira batu diran jenteen era eta kera desbardinak ikustea izan da. Afaldu aurretik taldean joan gara Renoko mortua hasten daneko ertzean dagoan ‘eusko artzainaren omenezkoa’ ikusten –Nestor Basterretxeak– egindakoa eta bidean jente ...
Euskalgintzearen egoerearen zertzeladak (I)
2003-04-01 00:00 Euskerea berbagai
Testuinguru horretan sakonduz, eragileen arteko hartu-emonak batzuetan gatxak, besteetan, abegikorrak, normaltasunaren barruan hartu eta ondo kudeatu behar dira, halan da be, euskerearen egoerea hobetzeko, kosta ahala kosta, une bakotxak ahalbideratzen dauen lankidetzea eta kolaborazino mailea ondo kudeatzen jakin behar da. Bada, euskalgintzeak indarrak metatzera bideratutako estrategia batean bere lekua zein dan jakin behar dau, osterantzeko eragileek euren betekizunak bete daiezan, eragile papera ondo bete behar dau eta modu autonomoan, interferentzia albait gitxien tarteko dirala, jokatzeko gauza izan behar dau. Baita ...
Maroko (II)
2003-03-15 00:00 Bidaide
Meknes eta Rabat
Meknes, uri inperial txikiena da eta interes historikoko ezaugarri eta monumentu gitxiagokoa izan arren, uri lasaiena eta abegikorrena da eta normalean turista larregi be ez da egoten. Uriak mila urte baino gehiagoko historia dauka eta antxinatasun hori edonon igarriko dogu. Segurutik hasieran pentsautakoa baino denpora gehiago egingo dogu Meknesen.
Beste alde batetik, Rabat, Erresumako egungo uriburua da eta beharbada uri inperial ezezagunena. Dana dala, horrek ez dau esan gura merezidu ez dauenik. Akaso, mendebaldeko ukutu handieneko uria ...
Balearen kantua
2003-03-15 00:00 Antxinakoak Geurera
Balearen banaketea araututa egoan eta kofradia edo arrantzale talde bakotxak bere arauak zituan banaketea zelan egin jakiteko. Normalean zati handi bat herriko jauntxuek edo herriko Eleizeak berak be eroaten eben. Dana aprobetxetan zan: lehenengo eta behin azala kentzen jakon. Gero balearen gorputza eta mingaina zatitzen ziran. Bai azala, mingaina zein okela zatiak, egosi eta koipea atarateko erabilten ziran. Koipea Espainiara, Ingalaterrara eta Holandara saltzen zan. Normalean balea bakotxetik 16 arroako 70tik 100 tinara edo kupel koipe lortzen ziran, hau da ...
Bilbo Hiria XV. Pop-Rock Lehiaketea (zezeilaren 27tik bagilaren 12ra)
2003-03-15 00:00 Musikea
Hona hemen egutegia:
Pop-Rock
Martiak 20: - Cordura (Bizkaia, gonbidatuak).
- Ligre (Alicante).
- Airun (Girona).
Martiak 27: - Happening (Valladolid).
- Pleasure beach (Erresuma Batua).
- El menton de Fogarty (Bizkaia, gonbidatuak).
Apirilak 3: - Jane Doe (Bizkaia, gonbidatuak).
- Shiver (Irlanda).
- Flint (Bartzelona).
Apirilak 10: - Addiction (Bizkaia, gonbidatuak).
- Brimstone (Norvegia).
- Electricats (A Koruña).
Apirilak 24: - Tokio sex destruction (Bartzelona).
- Outback (Lleida).
- Thee suckin’dicks (Madril).
Maiatzak 8: - Oud&lone the sound dealers (Kantabria-Bizkaia).
- Honcho (Norvegia).
- Mist (Holanda).
Maiatzak 15: - Zein? (Bizkaia, gonbidatuak).
- Bad machine (Finlandia).
- Camping ...
Irak - Euskadi
2003-03-15 00:00 eretxia
Gure euskal arazoagaz pasetan dan modura, muturretan dagozanak dira oihu eta deiadar handienak egiten dituenak. Asko dira alde ala kontra larregi pentsau barik jarrerea hartzen dabenak. Euskadin, Palestinan, Iraken eta gatazkan dagozan ganerako herri guztietan, muturretatik ez da arazoen konponbidea etorriko. Han, hor eta hemen indarkeriak arazoa konponbidean ipini barik, larriagotu egingo dau. Han, hor eta hemen armazaleak erraz baino errazago topauko ditu atxakiak bere dantza odoltsuan jarraitzeko. Emon deiotsegun aukerea berbeari.
Iñaki Atxutegi
Octopus vulgaris galiziar erara
2003-03-15 00:00 Jan edanak
Olagarroa galiziar erara
Osogaiak:
- Pare bat kiloko olagarroa.
- Pimentoia.
- Gatz lodia.
- Oliba-orioa.
Zelan egin:
Ez da produktu edo osogai asko behar eta alde horretatik ikusita, preparetako modua ezin da gatxa izan. Lapiko bat urez bete eta irakiten ipiniko dogu. Bien bitartean, olagarroa ur hotzetan garbitu; ondo garbitzea oso garrantzitsua izango da gero hondarrik edo bestelako hondakinik ez topetako ahoan. Olagarroa aurrez izozotua bada askozaz hobea izango da ze izozte prozesuan olagarroaren ura izoztu eta zuntzak apurtu egingo diralako eta, beraz ...
'Eibarko Hiztegi Etnografikoa'
2003-03-15 00:00 Barriketan'Berbeta berua'
2003-03-15 00:00 BarriketanMartia bete lehia
2003-03-15 00:00 Bertsolaritzea
Gipuzkoan Orixe saria
Gipuzkoan ugari dira bat-bateko sariketak. Egunotan Añorgako Orixe sariketea jokatu da, Euskal Herri mailako sariketea, 25-30 urteko 18 bertsolari konbidatuk parte hartu dabela. Tartean izan dira Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra eta Arkaitz Estiballes bizkaitarrak be. Hiru kanporaketen ostean, finalerako honako sei bertsolariak sailkatu ziran: Iñaki Zelaia, Estitxu Eizagirre, Iñigo Manzisidor 'Mantxi', Aritz Zerain, Andoni Otamendi eta Asier Otamendi. Gipuzkoarrak danak. Martiaren 16an, Añorgan jokatutako finalean, Estitxu Eizagirre izan zan onena Andoni Otamendi eta Iñaki Zelaiaren aurretik. Laugarren ...
Gailetak, pastelak, kakaoa eta txokolatea
2003-03-15 00:00 Jan edanak
Hori guztia gogoan hartuta, ondoko kontuak azpimarratu geinkez: energia, azukera, koipe eta estimulatzaileetan aberatsa danez, jaten dogun txokolate kopurua kontrolau egin behar da eta gehiegi jatea ez da komenidu. Aitatutako berezitasun horreengaitik hain zuzen be, oso ona da energia asko behar dogun egoeretarako, berbarako mendian gabilzanerako; beste kasu batzuetan, esnea gustetan ez jaken umeakaz, esnea edan daien errekurtso ona izaten da kakaoagaz nahastetea.
Txokolatea ona da neurriz kontsumidu ezkero: umeei gosarian edo meriendan txokolatea emotea errekurtso ona izan daiteke baina ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1515
1516
1517
1518
1519
1520
1521
1522
...
1531
1532
1533
1534
Hurrengoak ››
Kaixo, lehenik eta behin eskerrikasko informazio guzti hau bildu dutenei nere aldetik.
Interneten,YouTube-n ibili naiz bilatzen abesti hauek eta...
»» 'Ataramiñe... kantuz', presoen poema musikatuak ...