Bizkaiko Eskolarteko XXVII. Bertsolari Txapelketea bagilaren 4an izango da Bilboko El Carmen aretoan

Bizkaie! 2010-06-02 18:03   Bertsolaritzea

Bizkaiko hainbat eskualde dagoz ordezkatuta saio horretan, bardin gune euskaldunetakoak zein erdalguneetakoak. Orain urte batzuk barrikuntzatzat hartzen zan Bizkaiko alderik erdaldunenekoak bertsotan hain trebe agertzea baina honezkero normaltasun osoz hartzen ditue finalak batzuk zein besteak.

Finala baino ez jako falta Bizkaiko Eskolarteko XXVII. Bertsolari Txapelketeari. Maila bitan jokatuko dira txapelak, bat 14 urte artekoentzat dago izentauta eta bestea 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Sei bertsolari gaztetxu izango dira lehenengo atalean eta zortzik kantauko dabe bigarrenean.

Bizkaiko hainbat eskualde dagoz ordezkatuta saio horretan, bardin gune euskaldunetakoak zein erdalguneetakoak. Orain urte batzuk barrikuntzatzat hartzen zan Bizkaiko alderik erdaldunenekoak bertsotan hain trebe agertzea baina honezkero normaltasun osoz hartzen ditue finalak batzuk zein besteak.

Txikien mailan bat kenduta beste guztiak lehenengoz datoz bat-bateko txapelketara. Ez da hori pasetan gazteen mailan, gehienek probauta baitaukie finalera ailegetea.

Bermeon, Markinan eta Ondarroan jokatu dira kanporaketak finalerako bertsolariak aukeratzeko. Danetara, 90en bat bertsolari gazte ibili da kanporaketatan finalerako ahaleginetan.

Bizkaiko Ikastolen Alkarteak antolatuta, Bilboko Indautxun dagoan 'El Carmen' aretoan egingo da finala, bariku honetan, hilaren 4an, goizeko 11:00etan.


Finalistak

14 urte artekoak

Beñat Alonso — Amorebieta-Etxano
Txaber Altube - Abadiño
Peio Molinuevo - Arrigorriaga
Aitor Bizkarra - Abadiño
Ander Gerrikaetxebarria — Amorebieta-Etxano
Aissa Intxausti - Lekeitio


15-18 urtekoak


Nuria Cortada - Muskiz
Malen Amenabar - Larrabetzu
Nerea Ibarzabal - Markina
Imanol Uria - Algorta
Ane Alegria — Amorebieta-Etxano
Peio Arondo - Algorta
Peio Ormazabal - Arrigorriaga
Elene Lejarzegi - Lekeitio

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu