Ion Barrocalek irabazi dau Bizkaiko Txapelketarako txartela

Bizkaie! 2010-06-07 12:48   Bertsolaritzea

Zapatu arrastian, 160 lagun inguru batu dira Zierbenako kiroldegian eta Ion Barrocalek jantzi dau txapela Koldo Tapiaren eskutik. Tapia euskera arduradun moduan ibili zan Santurtziko Udalean 80ko hamarkadan eta bertso eskolea sortu eben herrian. Hortik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko idazkari nagusia izan da hainbat urtetan.

Buruz burukoan ondokoa izan zan puntuazinoa:

1.- Ion Barrocal 333,5 puntu.
2.- Jokin Castaños 325,5 puntu.

Kontuak kontu, Ion Barrocal txapeldunak zuzenean lortu dau Bizkaiko Txapelketarako txartela, eta beste danek ganerako eskualdeetako puntuazinoaren zain egon beharko dabe.

Hurrengo honeek dira Bizkaiko Txapelketara sailkatzeko puntu baliogarriak:

2.- Jokin Castaños 212,5
3.- Aitor Arrutia 194,5
4.- Idoia Anzorandia 172
5.- Imanol Arrutia 171,5
6.- Aingeru Basterretxea 160

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu