'Ein eingou', UEMA Eguna Mallabian

Bizkaie! 2010-06-02 17:57   Euskerea berbagai

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen jaia, UEMA eguna, Mallabian egingo da aurten, bagilaren 12an. Egun horretan, Izurtza (Bizkaia) Udalerri Euskaldunen Mankomunidadean sartuko da eta orduan 61 udalerri batuko ditu erakundeak.

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen jaia, UEMA eguna, Mallabian egingo da aurten, bagilaren 12an. Egun horretan, Izurtza (Bizkaia) Udalerri Euskaldunen Mankomunidadean sartuko da eta orduan 61 udalerri batuko ditu erakundeak.

'Ein eingou' lemapean, egungo hizkuntz politikea arautzen dauen emarko juridikoak elebitasun egoera faltsua dakarrela jakinik, marko juridiko hori gainditu beharra nabarmendu eta eremu euskaldunetan euskerea lehenetsiko daben araudia eta hizkuntz politikea eskatuko ditu Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak Mallabian.

Aurten Mallabia aukeratzea ez da kasualidadea izan, azken urteotan Durangaldea izan baita UEMAkide gehien egin dituan eskualdea. Durangaldeko hiru herri dira UEMAko kide: Mallabia, Otxandio eta Atxondo.


'Ein eingou', UEMA Eguna. Egitaraua

UEMA eguneko ekitaldiak eguerdiko 12:00etan hasiko dira Mallabiko frontoian. Xabier Mendiguren, Kontseiluko idazkari nagusi ohiari autortza egingo jako, euskerearen alde izan dauen ibilbideagaitik. Ondoren, mahai-ingurua egingo da, 'UEMA: hasierako bultzada eta lehen erakundetzea' izenburupean.

Era berean, herrien arteko xiba jokoak egingo dira herriko parkean. Bazkari herrikoia, barriz, 14:30etan hasiko da. Bertan parte hartu nahi dabenek txartelak erosi beharko ditue Atxondo, Otxandio eta Mallabiko udaletxeetan edo UEMAko bulegoetara deituta. Bazkalostean kantu saioa egingo da.

Arratsaldean umeentzako ipuinak kontauko ditu Lur Kortak. Ume eta gaztetxuentzat jokoak be ez dira faltako, Mallabarreneko plazan eta Elizoste kalean egongo dira jarrita egun guztian zehar.

Plazan, barriz, musika emonaldiak izango dira, 18:00retan, Erlaxi taldeagaz jantzaldia eta gaueko 23:00etan Damu Dot talde mallabiarrak disko barria aurkeztuko dau.


UEMAko udalerriak: 61

Bagilaren 12an, Izurtza (Bizkaia) Udalerri Euskaldunen Mankomunidadean sartuko da eta orduan 61 udalerri batuko ditu erakundeak.

Orain 19 urte sortu zan erakundea, Euskal herrian Euskaraz taldeak sustatuta eta helburu nagusia 'herritarrek egiten daben bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskeraz izan daiten bideak urratzea' da. Ordutik hirukoiztu egin da UEMAko kideen kopurua; Gipuzkoa da erakundearen barruan udalerri gehien dauen lurraldea: 33. Bizkaitarren artean, aurten, Zeanurik eta Bermeok UEMAtik joatea erabagi dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu