Musikauzok kaleko sei musika bandaren erritmoz beteko ditu Bilboko auzoak bagilean
2010-06-03 18:13 MusikeaMusikauzoren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak maiatzean antolatu dituan beste zenbait ekimenen helburu nagusia, gure uriko kaleak animetea eta kultur eskaintza deszentralizetea da, kaleko arte eszeniko proposamenak uriko auzo eta barruti guztietara eroanez.
Datorren zapatuan, bagilaren 5ean, hasiko da Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dauen Musikauzo programea. Ekimen horrek kaleko sei musika bandaren erritmoz beteko ditu Deustu, Uribarri, Errekalde eta Basurtu-Zorrotzako Barrutietako plazak, bagileko zapatu guztietan.
Marmara Musik, La Parrús, Cotton Club, Mc Kensy´s Band, Mac Jeara´s Band eta Zo-zongól!! taldeek, bi saiotan, arratsaldeko 18:00etan eta 20:00etan, Funikularreko plazan, Iturriondoko plazan, Botika zaharreko plazan, Azoka plazan eta Aita Donostia plazan joko dabe, eta baita San Inazioko, Peñaskaleko, Ametzolako, Iralako, Uretamendiko eta Deustuko Erriberako hainbat lekutan be.
Programazinoaren barruan, 20ko hamarkadako marching bands izenekoetako ikuskizun tipikoa edo New Orleáns-eko brass bands izenekoak jasoten dira, Cotton Club-en edo Mac Jeara´s Band-en eskutik. Horrezaz gan, Marmara taldeak betiko jazzez eta swingez beteko ditu kaleak, klarinetearen, saxofoiaren, tronpetaren, tronboiaren, banjoaren, tuba kaxaren eta bonboiaren erritmoakaz. Perkusinoak eta erritmoak markauko dabe Zo-zongól!!-ren ikuskizuna, taldeko kideen jantzi bitxiak ahaztu barik; La Parrús taldeak dixiland-ean oinarritutako errepertorioa eskainiko dau. McKensy´s Clan Band, Bilboko kaleetara etorriko jakuzan eskoziar eszentrikoek osotutako taldea da. Gure kaleak jantzan jarriko ditue, euren gaita eta tanborrakaz, musika, antzerkia eta animazinoa batzen dituan ikuskizunaren bitartez.
Ekimen honen, eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak maiatzean antolatu dituan beste zenbait ekimenen helburu nagusia, gure uriko kaleak animetea eta kultur eskaintza deszentralizetea da, kaleko arte eszeniko proposamenak uriko auzo eta barruti guztietara eroanez.
Egitaraua
Bagilak 5: MARMARA MUSIK
18:00 Matiko. Kalejirea: Funikularraren plaza – C/ Epaltza - Zubizuri.
20:00 Zurbaranbarri. Iturriondo plaza.
Bagilak 12: LA PARRÚS
18:00 Deustua. Botika Zaharra.
20:00 San Inazio. Kalejirea: Levante –Elorrieta plaza.
Bagilak 18: COTTON CLUB
18:00 Peñaskal. Kalejirea.
ZO-ZONGÓ!!
20:00 Zorrotza. Azoka plaza.
Bagilak 19: MC KENSY´S BAND
18:00 Ametzola. Ametzolako parkea.
20:00 Irala. Eskurtze parkea.
COTTON CLUB
20:00 Basurto. Aita Donostia plaza.
Bagilak 26: MAC JEARA´S BAND
18:00 Uretamendi. Kalejirea.
20:00 Deustuko Erribera. Eugenio Olabarrieta plaza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!