Francisco Valentín Sordo Ataraz da AlhóndigaBilbaoren formatu digitaleko komiki-lehiaketearen irabazlea

Bizkaie! 2010-06-02 12:50   sariak-autortzak

Francisco Valentín Sordo Atarazek irabazi dau K.O. (Komik Online), AlhóndigaBilbaok antolatutako formatu digitaleko komikien lehiaketea 'Opiniones' komiki-zintagaz. Ekimenaren helburua komikien sorkuntzea eta autoedizino digitala sustatzea da.

Francisco Valentín Sordo Atarazek irabazi dau K.O. (Komik Online), AlhóndigaBilbaok antolatutako formatu digitaleko komikien lehiaketea 'Opiniones' komiki-zintagaz. Ekimenaren helburua komikien sorkuntzea eta autoedizino digitala sustatzea da.

Pieza hau lehiaketara aurkeztutako 68 lanen artetik aukeratu da. Epaimahaiko kideak Antonio Altarriba, Leandro Alzate eta Juan Berrio izan dira, eta jasotako piezen kalidadea nabarmendu dabe.

Pieza irabazleak zenbait egile, gai eta nazionalidadetako 25 komikiz osotutako sorta jasoko dau sari moduan. Hain zuzen be, euren balio artistikoagaitik, kalidadeagaitik eta ospeagaitik aukeratuko dira komiki horreek. Beste alde batetik, lehiaketara aurkeztutako lan guztietatik, epaimahaiak horreetako batzuk aukeratuko ditu, bi euskarritan erakutsiak izateko:

- Aukeratutako piezak 'Autoeditatuak' erakusketan proiektauko dira. Erakusketa hori, bagilaren 12an izango da AlhóndigaBilbaoren atrioan. Euren material grafikoa editetan eta argitaratzen daben egile eta kolektiboei eskainitako erakusketea izango da.
- Epaimahaiak aukeratutako lanak AlhóndigaBilbaoren webgunean (www.alhondigabilbao.com) be argitaratuko dira, urtebetez. Pieza bakotxagaz batera, egilearen webgunera doan esteka bat jarriko da, egileak webgunerik izango baleu.


'Autoeditatuak' erakusketea

Bagilaren 12an, AlhóndigaBilbaoren atarian 'Autoeditatuak' izango da ikusgai, hau da, autoedizinoari eta beraien material grafikoa (beteak beste, fanzine inprimatuak, aldizkariak, blog digitalak, etab.) editau eta argitaratzen daben egile eta kolektiboei buruzko ekitaldia. Ekimen honetan euren materiala argitaratzen daben pertsonak eta kolektiboak batuko dira; izan be, bertaratutakoei eurek autoeditautako produktuak aurkezteko aukerea izango dabe, euskarri fisikoetan egindako edizinoak zein euskarri digitaletan egindakoak. Bertan, K.O. (Komik Online) lehiaketara aurkeztutako lanen aukeraketa bat be proiektauko da.

Erakusketa eta online lehiaketea AlhóndigaBilbaok antolatu ditu urian komikia sustatzeko egiten ari dan ekimenen barruan. Gauzak holan dirala, AlhóndigaBilbaok istorio grafikoaren sorkuntzea eta esparru literario honen barruan talentu barrien agerpena sustatzen ditu beste behin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu