'Bidegileak' bildumako beste lau biografia-sorta aurkeztu ditue

Bizkaie! 2010-06-03 11:09   Kulturea

Danetara, hamasei biografia plazaratu dira, egile askok Mikel Atxagaren zuzendaritzapean egindakoak. Jakina danez, Atxaga igazko udan hil zan, eta atzoko ekitaldian zuzendari barria aurkeztu eben: Jerardo Elortza idazle, irakasle eta historialari oñatiarra.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak 'Bidegileak' bildumako beste lau biografia-sorta aurkeztu zituan atzo. Danetara, hamasei biografia plazaratu dira, egile askok Mikel Atxagaren zuzendaritzapean egindakoak. Jakina danez, Atxaga igazko udan hil zan, eta atzoko ekitaldian zuzendari barria aurkeztu eben: Jerardo Elortza idazle, irakasle eta historialari oñatiarra.

1989an abiatu zan biografia-bilduma hau, euskerearen alde lan egindakoen biografia-sortea. Euskaltzale ezagunen biografiak ez eze, hainbat jenteren barri be eskaini izan dau bilduma honek.

Atzokoan, berbarako, euskaltzale honeen biografiak aurkeztu ziran:

55. sortea: Jean Barbier (1875-1931), Maria Arizmendi 'Kaxeta' (1909-2001), Estanislao Urruzola 'Uxola' (1909-1986), Jose Antonio Arkotxa (1911-1996).

56. sortea: Joseba Zubimendi (1897-1939), Karmelo Etxenagusia (1932-2008), Gotzon Garate (1934-2008), Henrike Knörr (1947-2008).

57. sortea: Juan Iturralde (1840-1909), Miren Terese Urrestarazu (1907-2004), Fabian Loidi (1909-1985), Isabel Lertxundi (1951-1984).

58. sortea: Dominique Dufau (1880-1956), Jean Etcheverry-Ainchart (1914-2003), Adrian Zelaia (1917), Josu Oregi (1919-1995).

Liburuxka horreetako bakotxetik 2.300 ale inprimidu dira eta Interneten be badagoz irakurgai www.euskara.euskadi.net helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu