Eusko Jaurlaritzeak ia 12,7 miloe euro erabiliko ditu enpresa, alkarte eta toki erakundeetan euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2010-06-07 11:59   Euskerea berbagai

Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan azaldu dauenez, krisi ekonomikoaren egoereak eragin dau aurrekontuaren murrizketea, eta laguntzei eusteko egindako aparteko ahalegina nabarmendu dau. Danetara, igaz baino 410.000 euro gitxiago zuzenduko dira arlo honetara.

Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan azaldu dauenez, krisi ekonomikoaren egoereak eragin dau aurrekontuaren murrizketea, eta laguntzei eusteko egindako aparteko ahalegina nabarmendu dau. Danetara, igaz baino 410.000 euro gitxiago zuzenduko dira arlo honetara.

Era berean, Auzmendik iragarri dau barrikuntzak izango dirala diru-laguntzinoen ordainketan eta 'Euskalgintza', 'Hedabideak', 'Lanhitz', 'IKT' eta 'EBPN' deialdietara aurkezten diran proiektuen puntuazinoan. Gainera, proiektuak aurkezteko epea garagarrilaren 5ean amaituko dala gogoratu dau.

Ordainketa moduari jagokonez, Eusko Jaurlaritzeak ordainketa bakarra egingo dau 12.000 eurotik beherako kantidadeak badira, eta hortik gorakoak badira, barriz, bi ordainketa egingo ditu, hau da, % 80 proiektua hasi aurretik eta % 20 amaitu danean.

Bestalde, egungo deialdian alkarlana sarituko da, bai enpresen zein alkarteen artean, proiektu bateratu guztiek hamar puntu gehiago jasoko baititue. Esangura horretan, Auzmendik azpimarratu dau beharrezkoa dala guztiek norabide berean lan egitea, ahalik eta baliabide gehienak aprobetxatuz.

Era berean, Bego Muruaga Eusko Jaurlaritzako Euskerea Sustatzeko zuzendariak 'Euskalgintza' alkarteen esparruan euskerea sustatzera zuzenduriko eta hedabideei bideratutako deialdiak aurkeztu ditu. 'Euskalgintza' deialdiak eutsi egingo deutso 2009ko aurrekontuari, hau da, 1.339.000 euro. Aisialdia, kirola edo kultura lako gizarteko arloetan euskerea sustatzera dediketan diran alkarte pribatuak dira onuradunak.

Muruagak gogoratu dau joan dan ekitaldian 103 alkartek eta 211 proiektuk lortu zituela deialdi honetako diru-laguntzinoak. 'Aurkezturiko proiektu gehienek, guztiek ez esateagaitik, diruz laguntzea merezidu dabe', gaineratu dau.

Hedabideei zuzenduriko funtsa be mantendu egingo da joan dan urtekoagaz alderatuta. Igaz, 68 enpresek jaso zituen diru-laguntzinoak 122 egitasmo burutzeko.

Ivan Igartua Eusko Jaurlaritzako Koordinazinorako zuzendariak, barriz, Informazino eta Komunikazinoaren Teknologia barrien (IKT) deialdia aurkeztu dau. Danetara, 1.626.000 euro izango dira, iGazko kopuru bera. IKTen arloan euskErazko aplikaziNoak eta baliabideak eta euskerea Interneten sustatzen dabilzan erakunde pribatuak dira hartzaileak.

Deialdi gehienek igazko diru kopuruak mantentzen dituen arren, Eusko Jaurlaritzeak 510.000 euro kendu ditu Lanhitz deialditik. Deialdi hau enpresa publiko eta pribatuetako langileen artean euskerea sustatzera zuzentzen da.

Diru-laguntzino honeek bi helburu nagusi ditue: alde batetik, euskereren erabilera plan barriak ezartzea bilatzen da, eta bestetik, laguntzak jasoten dituen enpresek 2010erako gestino plan bat egitea nahi da. Gainera, Igartuak adieraoi dau 'Bikain' Hizkuntz Kudeaketaren Ziurtagiria lortzen daben eta deialdiaren baldintzak beteten dituen erakundeek laguntza 'osogarriak' jasoko dituela.

Azkenik, Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusiko (EBPN) deialdiak, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udalerrietan euskerea sustatzera bideratuak, igaz baino 100.000 euro gehiago izango ditu aurrekontuan, eta danetara 1.800.000 euro banatuko ditu.

Patxi Martinez de Marigorta Eusko Jaurlaritzako Administrazino Publikoetako Hizkuntza Normalizazinorako zuzendariak nabarmendu dau deialdi honen helburua Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusia martxan jartea eta urteko plana garatzea dala.

Amaitzeko, Auzmendik adierazo dauenez, 'euskereari bide luzea geratzen jako bai toki administrazinoetan, bai eta horreetatik kanpo be. Horregaitik, udalek jasoten dituen gehienezko laguntzinoak 60.000 eurotik 80.000ra igotea erabagi dogu', azaldu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu