Amelie Nothomb idazle belgiarrak kritika saria jaso dau Bilbon
2010-06-02 15:49 sariak-autortzakBilboko 40. Liburu Azokearen aurkezpen ekitaldian, Amelie Nothomb idazle belgiarrak kritika saria jaso dau azken 10 urteotan egilearen lanak plazaratzen dituan Anagramas argitaletxearen 'Ordeno y mando' liburuagaitik'.
Berrogeigarrenez, Liburuak protagonista izango dira Bilbon datozen 10 egunetan, izan be, gaur, bagilak 2, Bilboko 40. Liburu Azokearen aurkezpena egin dabe Euskadiko Liburu Ganbarako buru Josu Leguinak, Libreruen Alkarteko buru Kepa Torrealdaik, Euskadiko Liburu Azoken koordinatzailea dan Asier Muniategik eta erakundeen aldetik, Iñaki Lopez de Aguileta, Bilboko Udaleko kultura zuzendariak eta Mikel Torak, EJko kultura zuzendariak. Bagilaren 3tik 13ra, Bilboko Arenalean kokatutako 60 erakustokitan, Amélie Nothomb (Kritika Saria), datorren astelehenean Zilarrezko Luma jasoko dauen Asa Larsson, Pia Tafdrup, Eduardo Mendoza, Antonio Muñoz Molina, Paco Igacio Taibo, Elvira Lindo, Toti Martinez de Lezea, Kirmen Uribe, Jon Arretxe, Katixa Agirre, Unai Elorriaga eta abar izango dira protagonista, 100 egiletik gora hurreratuko dira Bilbora. Era berean, berbaldiak, topaketak, umeentzako tailerrak zein liburu sinaketak iragarri ditue.
Bilboko 40. Liburu Azokearen aurkezpen ekitaldian, Amelie Nothomb idazle belgiarrak kritika saria jaso dau azken 10 urteotan egilearen lanak plazaratzen dituan Anagramas argitaletxearen 'Ordeno y mando' liburuagaitik'. Nothomb and.a Kobe-n (Japonia) jaio zan 1967an eta umezaroa, besteak beste, Txina, Japonia, Laos zein Bangladesh-en emon ostean, egun Bruselan bizi da eta frantsesez idazten dau. 1992tik urtean liburu bat argitaratu dau eta urtean 3,7 liburu idatzi arren, bakarra argitaratzen dau danak berrirakurri ondoren. Ohitura bitxia dauka idazteko, izan be, azken 21 urteotan, egunero goizaldeko 04:00etatik 08:00etara idazten dau. Amelie-k prentsaurrekoan autortu dauenez, urte horreetan guztietan, egun batean idazteari itxi eta oso txarto pasau eban.
Kontuak kontu, bihar, bagilak 3, eguerdiko 13:00etan, Arenalean Bilboko 40. Liburu Azokearen inagurazino ofiziala egingo da. Toti Martinez de Lezea, Kirmen Uribe, Jon Arretxe, eta Juan Bas idazleek pregoia irakurriko dabe Iñaki Azkuna Bilboko Alkate jauna eta liburu munduko ordezkariak bertan dirala. Era berean, Bilboko Liburu Azokearen historia batzen dauen erakusketa grafikoa zabalduko da.
Horrezaz gan, arratsaldeko 19:30 etan, 'Los caballos de Tarkovski' poesia emonaldia izango da Pia Tafdrup Danimarkako poeteagaz eta Eli Tolaritxepi euskal poeteagaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!