IV. Eusko Dance abian
2009-04-07 13:48 MusikeaEusko Dance, Run Down Entertainment-ek, sortu eta produzidutako ideia originala, Euskadira dator bere laugarren edizinoan. Proiektuaren helburua abeslari eta dantzari gazte hasibarriak bultzatzea da eta 4 fasetan banatzen da
Eusko Dance, Run Down Entertainment-ek, sortu eta produzidutako ideia originala, Euskadira dator bere laugarren edizinoan. Proiektuaren helburua abeslari eta dantzari gazte hasibarriak bultzatzea da eta 4 fasetan banatzen da:
- Eusko Dance Aukeraketa Probak:
18-23 urte bitarteko gazte guztientzako deialdia martxan dago, izan be, apirilaren 25ean eta 26ean egingo dira aukeraketa probak. Horreetan 6 abeslari eta 6 dantzari aukeratuko ditue epaimahaikoek. Aukeraketa probetarako izena emon daiteke apirilaren 03tik 22ra, www.euskodance.com wegunean edo 943 67 58 57 telefonoan 19:00etatik 21:00tara. Plaza mugatuak dira!
- Eusko Dance 2009:
Hamabi aukeratuek 'Eusko Dance 2009' lehiaketan parte hartuko dabe, telebistan emitiduko da, eta bertan epaimahai aditu batek irabazleak aukeratuko ditu: abeslari bat eta bi dantzari.
- Eusko Dance 4:
Eusko Dance 2009 lehiaketako irabazleak, argitarabakogabeko 3 kantu grabauko ditu Eusko Dance 4 bilduma barrian, Euskadi osoan banatuta izango dana.
- Eusko Dance live:
Eusko Dance 2009 lehiaketako irabazleak, Gipuzkoan zehar ibiliko dira Eusko Dance Live jiran, gaur egungo panorama euskalduneko 3 dance talde onenakaz eskenatokia partekatuz. Gainera, sariak eta opariak izango dira jirara bertaratutako publikoarentzat!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!