Begihandi entsaladea, kipula konpota eta zitrikoen ozpin-orioa
2009-04-08 13:01 Jan edanakUrte osoan zehar jateko aproposak diran arren, urteko sasoi honetan hasi eta uda osoan jaten doguz gustorago entsalada freskagarriak. Hona hemen behin probau ezkero, baztertuko ez dozuen errezeta bat.
Urte osoan zehar jateko aproposak diran arren, urteko sasoi honetan hasi eta uda osoan jaten doguz gustorago entsalada freskagarriak. Hona hemen behin probau ezkero, baztertuko ez dozuen errezeta bat.
Begihandi entsaladea, kipula konpota eta zitrikoen ozpin-orioa
Osogaiak:
- Begihandi bat.
- Hiru kipula
- Tomate heldu bat.
- Limoi bat.
- Tipulin bat.
- Laranja bat
- Eskukada bat frutu siku.
- Letxuga orri bariatuak.
Zelan egin
Ezer baino lehen, begihandia garbituko dogu txipiroiak garbitzen diran moduan eta tentakuluak erreserbauko doguz. Ondoren, kipulak txikitu eta kazolan ipiniko doguz, eskukada bat azukera eta ardao gozo apur bategaz karamelo kolorea hartu arte. Bien bitartean, tomatea zuritu eta zatituko dogu dado txikietan eta bol batean ipiniko doguz ondo txikitutako tipulinagaz, zatitutako frutu sikuakaz eta zitrikoen birrindureagaz; gatz, orio eta ozpin puntuan jarri eta hau be geroagorako gordeko dogu. Kipulea txikitu, gatz puntuan jarri eta gorde egingo dogu. Errezeteagaz amaitzeko begihandia luzetara zabaltzea faltako jaku; ondoren, kutxiloagaz ebakiak egingo doguz baina zehatz ebagi barik, markau bakarrik; era horretara, zartaginean pasau eta uzkurtzen danean, oso polita geldituko dalako.
Aurkezpena
Kipula konpotaren koilarakada bat platerean jarri, gainean begihandia eta zartaginean pasautako tentakuluak; alboetan letxuga orri bariatuak eta, azken buruan, gainetik zitrikoen ozpin-orioa eta frutu sikuak bota. Holan, jateko prest egongo da. On egin!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!