Nazinoarteko antzerki, musika, magia eta zirkuko 14 ikuskizun Bilboko Aste Santuko egitarau berezian

Bizkaie! 2009-04-06 15:39

Hamalau izango dira ikuskizunak; dozena bat artista eta herrialde desbardinetako taldeak hurreratuko dira Bilbora egun horreetan, eta horreen artean, 2000an Grand Prix World Championships of Magic saria irabazi dauen bikote holandarra nabarmendu behar da, Scout & Muriel (eguenean 19:30etan Areatzan).

Aste Santu honetan, ohiko prozesino tradizionalakaz batera antzerki, musika, zirku eta magia ikuskizunak izango dira Bilboko kaleetan, Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako egitarau kulturalean. Kontuak kontu, Plaza Barria, Zabalgunea eta Abandoibarra hartuko dabe arte eszenikoek eguenetik, hilaren 9tik domekaraino, hilaren 12raino.

Hamalau izango dira ikuskizunak; dozena bat artista eta herrialde desbardinetako taldeak hurreratuko dira Bilbora egun horreetan, eta horreen artean, 2000an Grand Prix World Championships of Magic saria irabazi dauen bikote holandarra nabarmendu behar da, Scout & Muriel (eguenean 19:30etan Areatzan). Gainera, urte honetako programazinoak dakarren ikuskizun barritzailea be nabarmendu behar da, David Moreno 'pianujole hegalariaren' kontzertua, hain zuzen be (Guggenheim Museoan, hilaren 11, zapatuan 21:15etan.


Egitaraua

- Apirilaren 9an, eguenean – Plaza Barria

Eguenean, 18:00etan hasiko da programazinoa Plaza Barrian ‘Niño Costrini’ legez ezagutzen dan Sebastián Guz mimoagaz; ‘Humanus comicus’ ikuskizuna esdakiniko deusku. Jatorriz argentinarra dan komiko eta malabarista honek umorezko ikuskizun bategaz, zirkuko zenbait artista interpretauko ditu.

Arratsaldeko 19:00etan, Scout & Muriel holandarren txandea izango da. Honeek ‘Two by two’ magia eta umorezko ikuskizuna ekarriko deuskue.

Azkenik 20:00etan, Steve Rawlings malabarista britainiarrak, bere trikimailuen errepertorio zabala eskainiko deusku (aulkiekin, ping-pong pilotakaz, etab.) Artista honek, bere okotz gainean sei urteko bere semea jezarrita daukala aulki bat be eutsi izan dau.

- Apirilaren 10ean, barikuan – Plaza Barria

Astegoieneko saioak be aurreko egunean bezela, 18:00etan hasiko dira. Lehen saioa Pete Sweet estadubatuar komikoaren eta ekilibristearen eskutik abiatuko da. Beste gauza ikaragrrri batzuen artean, airen dagoan soka batean gurpil bakarreko ziklo bategaz jazz musikea egiteko gaitasuna dauka.

19:00etan, handi zein txikien gozamenerako, ‘Niño Costrini’ artisteak bere pailazokeriak eskainiko ditu. Ondoren, Bowjangles taldeko musikari eta dantzariak izango dira. Britainiar laukote honek, euren bibolinakaz mota guztietako melodiak eta dantzak interpretauko ditu.

- Apirilaren 11, zapatuan – Zabalgunea eta Abandoibarra

Zapatuan Erzilla kalera (11:30etatik 12:30etara) eta Kale Nagusira (12:30etatik aurrera) joango dira ikuskizunak. Une berean arituko dira Brabants holandar tandem orkestra, Léxcuseren mimoak eta Marco Carolei komikoa.

Brabants Fietharmonish Orkest talde bitxi honetako sei kideak, bizkleta bakar bat pedalkatzen ari diran bitartean saxofoia, tronpeta, eskusoinua, tuba eta bonboa joten ditue. Bestalde, Léxcuse bikote frantziarrak, bi personai xelebre interpretetan ditue, buruan telebista monitore bana dabelarik. Honeekaz batera, Marco Carolei italiar mimoak bere proposamen zoroetan publikoak parte hartzeko bere modu berezia erakutsiko deusku.

Arratsaldez, Guggenheim Museoaren ondoan, barriro Brabants Fietharmonish Orkest ikusteko aukerea izango da (18:30 eta 20:00etan), Chipolatas eskuketariak izango dira tartean (19:00etan) eta David Moreno pianujole hegalaria azkenik 21:15etan. Britainiar hirukoteak, mota guztietako malabarismo eta oreka ikuskizun egingo ditue aldi berean eurek joten daben musikearen erritmoan eta pianujole katalanak, zur eta lur itxiko ditu ikusleak ‘Teclas flotantes’ perfoemanceagaz, sei metroko altueran zintzilikatuta eta bertikalean kokatuko pianoan, musika tresna honen tapan proiektauko dan erdimetrai baten soinu banda interpretauko dauelarik.

- Apirilaren 12an, domekan – Abandoibarran

Eguerdiko 12:00etan, Brabants tandem gaineko orkestrea barriro ikusteko aukerea izango da, baita Marco Carolei mimo italiarra, 13:00etatik aurrera eta honegaz zarratuko da programazino hau datorren urterarte.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu