'Ahoa bete hots' jardunaldiak garagarrilaren 22tik 24ra Villabonan
2010-06-21 18:02 BertsolaritzeaKulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskerearen ahozko gaiez eginiko gogoetak batu eta esperientziak jasotea da helburua, etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitekezan ikusteko. Ahozkotasunaren hiru esparru landuko ditue: umeen mundua, jardun berezituak (hizkuntza-literatura-hedabideak) eta kultur adierazpena.
Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak eta Mintzola Fundazioak 'Ahoa bete hots' jardunaldiak antolatu ditue ahozkotasunaren harira. Garagarrilaren 22, 23 eta 24an izango dira jardunaldiak Villabonako Subijana Etxean, Mintzola Fundazinoaren eta Bertsozale Alkartearen egoitzan.
Kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskerearen ahozko gaiez eginiko gogoetak batu eta esperientziak jasotea da helburua, etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitekezan ikusteko. Ahozkotasunaren hiru esparru landuko ditue: umeen mundua, jardun berezituak (hizkuntza-literatura-hedabideak) eta kultur adierazpena. Arlo horreetan esperientzia izan daben adituak eroango ditue Villabonara, euren lan egiteko moduaz gan gogoetak eta etorkizuneko asmo-amesak gizarteratzeko.
Piter Ansorena pailazoak, Gorka Tolosa antzezleak eta Itziar Rekalde ipuin kontalariak umeek ahozkotasunagaz daben loturea aztertuko dabe. Ondoren, jarduera berezituen egunean, Labayru ikastegiko Miren Ibarluzeak ahozkotasuna lantzeko materialak zelan sortu azalduko dau; Joan Kruz Igerabide idazleak poesiak ahozkotasunagaz dituan hartu-emonez berba egingo dau eta Julian Beloki kazetariak, berriz, irrati esatarien jarduna jorratuko dau. Azken egunean, euskal antzerkiaren izaeraz hausnartuko dau Antton Luku idazleak, Jose Angel Irigarai idazleak 60ko hamarkadako kultur giroaz eta Lorea Agirre kazetariak kulturearen bizibarritzeaz. Mahai-inguruetako moderatzaile lanetan, barriz, Xabier Sukia bertsolaria, Laxaro Azkune irrati esataria eta Joxean Agirre kazetaria ibiliko dira.
Informazino gehiago:
Izen-emoteko epea bagilaren 21etik garagarrilaren 16ra luzatuko da. Ondoko telefono zenbakia eta helbidea erabili izena emoteko: administrazioa@bertsozale.com eta 943 694 129.
Matrikulearen prezioari jagokonez, matrikula arrunta 50 eurokoa izango da; EHBEko bazkideek: 35 euro pagau beharko dabe eta ikasle eta lanbakoek be: 35 euro.
Ikastaro honetan parte hartzeagaitik Euskal Herriko Unibersidadeak kreditu bat emongo dau.
Babesleak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Kutxa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!