Juan Maria Uriarte, Pilar Aresti, Migel Madariaga eta Pete Cenarrusak Bizkaitar Argia sariak jaso ditue

Bizkaie! 2010-06-22 15:21   sariak-autortzak

Gaur, bagilak 22, José Luis Bilbao Bizkaiko Diputadu Nagusiak Ilustre de Bizkaia-Bizkaitar Argia sariak emon deutsez Juan Maria Uriarte, Pilar Aresti eta Miguel Madariagari; ekitaldian egoterik izan ez dauen Pete Cenarrusari, barriz, garagarrilaren azken egunetan Boisen bertan emongo deutso Saria Jose Luis Bilbao diputadu nagusiak Boiseko Jaialdian.

Gaur, bagilak 22 , José Luis Bilbao Bizkaiko Diputadu Nagusiak Ilustre de Bizkaia-Bizkaitar Argia sariak emon deutsez Juan Maria Uriarte, Pilar Aresti eta Miguel Madariagari; ekitaldian egoterik izan ez dauen Pete Cenarrusari, barriz, garagarrilaren azken egunetan Boisen bertan emongo deutso Saria Jose Luis Bilbao diputadu nagusiak Boiseko Jaialdian.

Pilar Aresti, Euskadiko bizitza politiko, sozial eta kulturalari estu lotutako andrea, BFAko diputadua, Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietako ahalduna eta Guggenheim Bilbao Museoko Lagunen Batzordeko burua, Bizkaiko aristokraziako familiarik zaharrenetako kidea.

Migel Madariaga, ezaguna Euskadi izena mundu osora zabalduz euskal txirrindularitzea laguntzen eta zabaltzen egindako lanagaitik.

Juan Maria Uriarte gotzaina, diktadura garaian askatasunaren defendatzaile sutsua izan zana, eta horretan segidu izan dauena bizitzan ETA erakunde terroristeagaz auzia konpontzeko bitartekari moduan.

Pete Cenarrusa politikari estadubatuarra, guraso bizkaitarrak zituana eta Euskal Herriaren behatzaile eta sustatzaile maila guztietan: Estadu Batuetatik, herrialde horretan bizi dan euskal komunidadeari lagunduz eta laguntzinoa eskainiz, eta hartu-emonak sendotzeko hainbat eta hainbat aldiz bisitau izan dauen Euskaditik.

Lau pertsona horreen izenak gehitu behar jakoz sariok lehenago jaso dituen pertsonalidade eta erakundeen izen aukeratuen zerrendeari, sari horreek baitira Aldundiak Bizkaiaren aldeko lana eta dedikazinoa gizartean aintzesteko emoten dituan ohorezko sari garrantzitsuenak. Aurreko edizinoan, 2008an, Manu Leguineche kazetaria, Radio Bilbao eta Caritas Diocesana izan ziran sarituak. Baina gehiago dora sarituak; partikularren artean, besteak beste, Jose Angel sanchez Asiain, Pedro Toledo, Joaquin Achucarro, Ramon Rubial, Jose Ignacio Lopez Arriortua eta Marino Lejarreta; erakundeen artean, besteak beste, Athleric Club, Basurtuko ospitalea, Txo Hiesa eta Jon Bilbao Fundazioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu